Itxi

Bertso saioa

Urteko bigarren Bertso Eguna, larunbatean Getarian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Alaia  Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Cristobal Balenciaga museoan. Online ikusteko sarrerak eros daitezke.

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira saioan

Getariako Cristóbal Balenciaga museoak hartuko du larunbatean, martxoak 27, urteko bigarren Bertso Eguna. Aretorako sarrerak amaituta daude, baina online zuzenean ikusteko sarrerak Bertso Sarrerak atarian eros daitezke, 5 euroan. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarriko dizkien gaiei erantzuten.

Beñat Gaztelumendi aritu da larunbatean 18:00etan hasiko den saioa prestatzen, eta, berak azaldu duenez, "elkarrekin, elkarrengandik eta elkarrentzat aritzen gara bertsotan, eta lotzen gaituen horri erreparatuz, ordu eta erdi pasatxoko emanaldia josiko dugu martxoaren 27an".

Hiru bertsolari nagusiez gain, Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian, Bertsozale Elkartearen arabera.

Urteko hirugarren Bertso Eguna Hazparnen izango da, maiatzaren 22an.

Albisteak (2)