G Puntua
Igandeko finala, bero-bero
Erredakzioa
Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin lehiatuko dira Ilunben, igandean, 16:30etik aurrera ospatuko den finalean.
G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak igandean egingo du finala, Donostiako Illunben, arratsaldeko 16:30etik aurrera. 36 emanaldi izan dira guztira azken zortzi hilabeteotan. Oroitz Azurmendi elkartearen koordinatzaileak partehartzea goraipatu du. Igandean 9.600 lagun izango dira Illunbeko zezen-plazan, baina aurreko plazak kontuan hartuta 25.000 lagun izan direla uste dute guztira.
Emakume bakarra izango da, Alaia Martin, eta zazpi gizonezko: Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, ñaki Apalategi eta Alaiaren neba, Jon.
Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskatu du: hirigunetik Illunberako autobus zerbitzua jarri dute martxan. 15:00etan irekiko dituzte ateak eta saioak 16:30ean hasiko dira, baina 21:00ak arte ez dugu irabazlearen izena jakingo.