Osasun egoeragatik
Hazparneko Bertso Eguna datorren urtera atzeratu dute
N. V. | EITB Media
Lehenik ezarritako data maiatzera mugitu ondoren, datorren urtean egitea erabaki du Bertsozale Elkarteak, osasun egoerak ez duelako emanaldia egitea ahalbidetzen.
Bertsozale Elkarteak erabaki du maiatzaren 22an Hazparnen egin behar zen Bertso Eguna datorren urtera atzeratzea, data zehatzik gabe, gaur egun Ipar Euskal Herrian dagoen egoera soziosanitarioak ez duelako emanaldia egitea ahalbidetzen.
Ez da emanaldia dataz mugitzen den lehen aldia. Berez, urteko lehen Bertso Eguna izan behar zuen Hazparnekoak, eta orduan, arrazoi berberengatik ezin eginda, maiatzera atzeratu zen saioa, udaberrian egoera hobea izan zitekeelakoan.
Ez da horrela izan, eta saiorako sarrera erosita dutenei dirua itzuliko zaie, Bertsozale Elkarteak ohar batean azaldu duenez.