Bertsolaritza
Jesus Eguiguren, asteko honetako Hitzetik Hortzeran
PSEeko presidentearen bertsozaletasuna aste honetako saioan. Gainera, Bertso Eguneko afalostea eta zuri-beltzekoan, Basarri naufragoari kantari 1987an.
PSEeko presidente Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari.
Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsutik; Eta zappingean Mitxelena eta Mañukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata.
Hitzetik Hortzera: Larunbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB1n eta aurretik ikusgai EITB Nahieranen.