Lehiaketa
Bertsozale Elkarteak eta AEK-k Bideokopla Lehiaketa jarri dute martxan
Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: 'Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut...'
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dute martxan.
Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea du helburu, eta bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea nahi du.
Lehiaketa bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.
Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen.