Itxi

Xilaba 2021

Xilabako seikote finalista, larunbaterako prest

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren seigarren edizioaren finala larunbatean jokatuko du, Donibane Lohizunen. 17:00etatik aurrera jarraitu ahalko da, eitb.eus-en.

Amets Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Maddi Ane Txoperena, Maddalen Arzallus eta Patxi Iriart

Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola prest daude larunbatean, 17:00etatik aurrera eitb.eus-eko kamerak lekuko direla, Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako bertsolari txapelketaren finalean nor baino nor gehiago aritzeko.

24 bertsolarik hartu dute parte irailaren 18an Makean hasi eta larunbatean, azaroak 13, Donibane Lohizunen, Kanpos Berri Jai Alain, bukatuko den txapelketan.

Larunbatean, Aritz Bidegain eta Amaia Castorene arituko dira aurkezle lanetan, eta epaitzeko lana sei epaileren gain izango da. Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldunari.

Finaleko sarrerak jadanik salgai dira Interneten, eta beste hainbat tokitan ere erosi ahalko dira: Senperen (Larraldea baserria eta Bertsularien Lagunak elkartearen egoitza), Baionan (Elkar denda), Hazparnen (Xuriatea), Donibane Garazin (Irulegiko Irratia), Pausun (Xaia ostatua) eta Itsasun (Herriko Etxea).

Albisteak (2)