Itxi

Finala

Sei bertsolari lehian, larunbatean Arabako txapelketaren finalean

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Europa biltzar jauregian.

Iñaki Viñasprek 2019ko txapela berri lezake

13 bertsotan puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du larunbatean, Europa biltzar jauregiko María de Maeztu auditorioan, Arabako Bertsolari Txapelketako txapela. 17:30ean hasiko da norgehiagoka, eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da.

Oholtza gainean, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihana Perea Perez de Mendiola, Paula Amilburu Izargarai, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Xabi Igoa Eriz izango da kantuan, Arantxa Sobrino aurkezle lanetan eta Aintzane Irazusta gaiak proposatzen.

Sarrerak salgai daude, 18 euroan, eta eitb.eus-en ere jarraitu ahalko da finala, zuzenean.

Albisteak (3)