Kargatzen...
Itxi

Heriotza

Txomin Garmendia bertsolaria hil da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

88 urte zituela zendu da. Lau aldiz izan zen Txapelketa Nagusiko finalean.

Txomin Garmendia. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Txomin Garmendia bertsolaria hil da ostegun honetan, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez. Garmendia 88 urte zituela zendu da, eta, besteak beste, lau aldiz izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Garmendia Berrobin jaio zen, 1934an, eta 1967an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. 1965ean, 1967an, 1980an eta 1982an, Txapelketa Nagusiko finalera sailkatzea lortu zuen.