Abenduaren 18an
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
N. V. | EITB Media
Abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan, jokatuko den finalerako sarrera guztiak saldu dituzte txapelketa hasi den asteburuan.
Agortu dira aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak. Txapelketa Getxon eta Arrasaten abiatu den asteburuan bertan, zortzi bertsolariren arteko azken norgehiagoka ikusteko txartel guztiak saldu dira.
Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden, eta erreboteko sarrera guztiak atzo saldu ziren, igandearekin. Bete dute aforoa, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko, Bertsozale Elkarteak iragarri duenez.
Finalerako sarrera gabe geratu direnek eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko dute, baita, lehenago, finalaurreko saioak ere.