Itxi

Bertsolari Txapeleta Nagusia

Jone Uria Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan izango da Donostian egindako lanari esker

O. P. | EITB Media

Leer en Castellano

Victoria Eugenia antzokia goraino zela, 706 puntu lortu ditu Uriak, ariketa denak ongi beteta, Ganbarakoa bereziki. Igande honetan Lizarran jokatuko den lehen faseko azken saioaren emaitzen zain, laugarren da Uria orain arteko sailkapenean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Victoria Eugenia antzokia goraino beteta zela (888 bertsozale) jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioa eta ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Jone Uria izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 706 puntu hain zuzen.

Behin-behineko sailkapenean laugarren da Uria, Alaia Martin (738,00), Nerea Ibarzabal (738,00) eta Oihana Iguaranen (737,50) atzetik. 

Saio erregularra egin du getxoztarrak eta nabarmen onak egin ditu, epaileen iritziz, 8ko handiko, puntu-erako eta ganbarako ariketak. Beraz, Irungo finalaurrekoan kantatuko du Jone Uriak azaroaren 5ean, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta beste hiru sailkaturekin batera. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

Gaurko garailearen atzetik geratu dira Onintza Enbeita 688 punturekin, Aitor Etxebarriazarraga 682,5 punturekin, Maddalen Arzallus 678 punturekin, Eñaut Martikorena 674,5 punturekin eta Beñat Iguaran 659 punturekin. 

Lehen fase osoan bezala, zazpiko hau aritu da epaile lanetan: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Lehen faseko azkena igande honetan

Igande honetan, urriak 8, jokatuko da lehen faseko azkena, Lizarrako Los Llanos aretoan, 17:00etan hasita. Bertsotan Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia ariko dira.

Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.

Saio horretan zehaztuta geldituko da finalaurrekoetako lehen itzuliko saioetan abestuko dutenen zerrenda.  

Albisteak (4)

Bideoak (1)