Heriotza
Jean Pierre Mendiburu bertsolaria zendu da
N. V. | EITB Media
Heletarra Nafarroako txapeldun izan zen bi aldiz, 1981ean eta 1984an, eta hiru aldiz parte hartu zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Jean Pierre Mendiburu Etxeberri heletar bertsolaria hil da, 74 urte zituela. Mendiburuk bi aldiz irabazi zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 1981ean eta 1984an, beste bi aldiz txapeldunorde izan zen eta hamar aldiz iritsi zen guztira finalera.
Bertsolari Txapeketa Nagusian hiru aldiz hartu zuen parte, eta bat-batekoan ez ezik bertso paperak idazten ere jardun zen.
1967an agertu zen plazara lehenengoz, Aiherran, eta gehienbat Xalbador, Mattin, Xanpun, Ezponda, Mixel Aire, Alkat eta Lazkao Txikirekin aritu zen.