Kargatzen...
Itxi

Amurrion

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulia abiatuko dute larunbatean

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita izango dira oholtza gainean, Amurrion.

Sei bertsolari arituko dira Amurrion

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren fasea hasiko da larunbatean, 17:00etatik aurrera, Amurrion. eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute saioa, eta ETB1ek, 23:00etatik aurrera.

Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi igoko dira oholtzara Bañueta kiroldegian.

Fase honetako hiru saioetan, lan hauek egin beharko dituzte bertsolariek:

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Biana, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Ganbarako lana: banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian; eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Gainera, fasea aldatzearekin bat, epaile taldea ere aldatuko da.

Amurrioko saioaren ostean, beste bi finalaurreko geratuko dira: Baionan bat, azaroaren 26an; eta Bilbon bestea, abenduaren 3an.

Lehen itzulian lortutako puntuak eta bigarrenekoak metatu egingo dira finalerako sailkapenerako. Horrela, bi itzulietan puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolariek kantatuko dute abenduaren 18ko finalean, Maialen Lujanbiorekin batera.

Albisteak (1)