Itxi

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Nerea Ibarzabal nagusitu da Baionako finalaurrekoan

EITB Media

Leer en Castellano

671,5 puntu lortu ditu Ibarzabalek. Bigarren izan da Sustrai Colina (668 puntu) eta hirugarren Beñat Gaztelumendi (656,5 puntu). Atzetik gelditu dira Julio Soto (643,5 puntu), Unai Agirre (639,5 puntu) eta Eñaut Martikorena (584 puntu).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nerea Ibarzabal gailendu da gaur Baionako Laugan jokatu den finalaurrekoetan, lan guztiak egin ondoren markinarrak lortu baitu puntu gehien biltzea, 671,5 puntu. Hurrenez hurren, horrela geratu dira beste bostak: Sustrai Colina 668 punturekin, Beñat Gaztelumendi 656,5 punturekin, Julio Soto 643,5 punturekin, Unai Agirre 639,5 punturekin eta Eñaut Martikorena 584 punturekin.

Finalaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioa izan da gaurkoa eta, honetan ere ez dute hutsik egin bertsozaleek, izan ere 2.000 bertsozaletik gora elkartu dira bertan. Gaurko saioa jokatuta, azken finalaurrekoa bakarrik geratzen da, datorren larunbatean Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dena hain zuzen. 

Ainhoa Larretxea Agirre aritu da jai jartzaile, eta epaile taldea hurrengoek osatu dute: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxe Mari Altuna Berridi aritu dira.

Azkena, Bilbon

Gaurko saioa jokatuta, finalaurreko bakarra geratzen da abenduaren 18an Nafarroa Arenan jokatuko den finalaren aurretik. Datorren astean jokatuko da finalaurreko hori, abenduaren 3an Bilbon. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertan arituko diren bertsolariak honakoak izango dira: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza. 

Gaur gaurkoz Alaia Martinek (1.405,5 puntu) baino ez du ziurtatuta finalean aritzea, Maialen Lujanbio egungo txapeldunaren alboan. Behin behinean, Sustrai Colina (1.378 puntu), Beñat Gaztelumendi (1.373), Nerea Ibarzabal (1.344), Julio Soto (1329,5), Aitor Bizkarra (1.329) eta Oihana Iguaran (1.321) lirateke beste sei bertsolariak. 

Bilboko saioan bertsolariek lortzen dituzten puntuak eurek finalaurrekoen lehen itzulian bildutakoei batuko zaizkie eta orduan bai, erabakita geldituko da Iruñeko final handiko zortzikoa. 

Bideoak (1)