Itxi

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa

Olatz Prat | EITB Media

Leer en Castellano

Bilboko Bizkaia frontoian jokatu da gaurko saioa, 3.600 bertsozaleren berotasuna lagun. Iruñean kantatuko duen zortzikoa erabakita gelditu da horrenbestez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amets Arzallus izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoan garaile, 662 puntu lortuta. 

Bilboko Bizkaia frontoian jokatu da gaurko saioa, 3.600 bertsozaleren berotasuna lagun.

Arzallusen atzetik Aitor Mendiluze izan da bigarren 661 punturekin eta Jone Uria hirugarren 637,5 punturekin. 621 puntu bilduta Joanes Illarregi zan da laugarren, 609,5 punturekin bosgarren egin du Maddalen Arzallusek, eta seigarren Saioa Alkaizak, 608,5 puntu batuta. 

Idoia Anzoraindia Kareaga izan da gaur gai-emaile lanetan aritu den eta epaimahaia osatu dutenak, berriz, honakoak izan dira:  Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxe Mari Altuna Berridi aritu dira.

Horrenbestez, erabakita gelditu da Iruñean abenduaren 18an jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handiko zortzikotea

Aitor Mendiluze Gonzalez

Alaia Martin Etxebeste

Amets Arzallus Antia

Beñat Gaztelumendi

Joanes Illarregi Marzol

Maialen Lujanbio Zugasti

Nerea Ibarzabal Salegi

Sustrai Colina Acordarrementeria

Albisteak (1)

Bideoak (1)