Itxi

Igandean, Iruñean

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako gida praktikoa

EITB Media

Leer en Castellano

Igandean Nafarroa Arenak hartuko duen final handirako jakingarriak bildu ditugu: zer bertsolari egongo dira? Non ikusi ahalko da? Zer ariketa egin beharko dituzte? Nafarroa Arenatik sartu eta irten ahalko da?...

20:30 aldera jakingo dugu nork hartuko duen Maialen Lujanbioren lekukoa

Abenduaren 18an, igandearekin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute Iruñean, Nafarroa Arenan.

Hiru hilabeteko lehiaren ondoren, iritsi da txapelketaren lehen urratsa, lehenengo aldiz Iruñean. Hona igandean alerik ere ez galtzeko jakingarri zenbait.

Bertsolariak

Maialen Lujanbio Zugasti (txapelduna)
Alaia Martin Etxebeste (1405,5 puntu)
Aitor Mendiluze Gonzalez (1387,5 puntu)
Sustrai Colina Acordarrementeria (1378 puntu)
Beñat Gaztelumendi Arandia (1373 puntu)
Amets Arzallus Antia (1350 puntu)
Nerea Ibarzabal Salegi (1344,5 puntu)
Joanes Illarregi Marzol (1332 puntu)

*Parentesi artean, finalaurrekoetan pilatutako puntuak. Maialen Lujanbio zuzenean sailkatu zen finalerako, txapela jantzi baitzuen 2017an.

Maialen Lujanbioren zazpigarren finala izango da, Aitor Mendiluzeren eta Sustrai Colinaren seigarrena, Amets Arzallusen bosgarrena, Beñat Gaztelumendiren hirugarrena eta lehenengoa Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregirentzat.

Maialen Lujanbio egungo txapeldunak bi aldiz jantzi du txapela, 2017an eta 2009an; Amets Arzallus 2013an izan zen txapeldun.

Bertsoak

Honako lan hauek egin beharko dituzte bertsolariek:


Non jarraitu?

ETB1en, eitb.eus-en eta ETBren Youtubeko kanalean ikusi ahalko da saio osoa.

Nafarroa Arenara joango diren 13.000 pertsonentzako jarraibideak

Bertsozale bakoitzak dagokion eremura sartu beharko du, eta ezingo da eremu batetik bestera pasatu: harmaila, errebotea edo pista.

Harmailetako A, B zein C ateak erabili beharko dira; pistarako, Pista1 eta Pista3 sarrerak; eta erreboterako, A sarrera.

Sarrera erakutsitakoan, eskumuturreko bat jantziko dute antolatzaileek.

Zortzi finalistak, finala aurkezteko agerraldian

Eremu bakoitzeko eserlekuak ez dira zenbakituak, eta Nafarroa Arena hustu egingo dute goizeko saioa amaitzen denean. Bertsozale Elkarteak gomendatu du goizean eta arratsaldean eserleku bera mantentzea.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek harmailaren eremutik segitu beharko dute saioa, eta C atea erabili beharko dute aretora sartzeko. Antolakuntzak eskatu du beraiekin harremanetan jartzeko egoera horretan egotekotan txapelketanagusia@bertsozale.eus helbidean.

Goizeko saioa 11:00etan hasiko da (ateak 09:00etan irekiko dira); arratsaldekoa, 17:00etan (ateen irekiera 16:00etan).

Aretoaren barruan, Informaziogunea, eraso matxisten aurkako Puntu Morea, tabernak (solairu guztietan, bigarrenean izan ezik), erretzeko guneak eta komunak egongo dira.

Albisteak (1)