Txapelketa
Xilaba irailaren 22an hasi, eta azaroaren 19an bukatuko da
N. V. | EITB Media
39 bertsolarik hartuko dute parte XIberoa, LApurdi eta BAxe Nafarroako txapelketan, 9 taldetan banatuta.
Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa hilaren 22an hasiko da, Ozazen, eta azaroaren 18an bukatuko da, Aiherran. Aurten txapelketak zazpigarren edizioa duen honetan, taldekakoa izango da, 2018an eta 2019an bezala.
Talde batek hartuko du, hartara, Amets Arzallus 2021eko txapeldunaren lekukoa.
Guztira, 39 bertsolari arituko dira kantuan, 9 taldetan banatuta, eta bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan, irailaren 22an Ozazen hasi eta urriaren 20an Alduden bukatuta. Saio horietan guztietan, bi talde izango dira nor baino nor gehiago, eta publikoko bertsozale batek eta beste multzoetako taldeetako bi kidek osatuko dute epaimahaia.
Finalerdiak urriaren 28an (Muskildi) eta azaroaren 4an (Azkaine) jokatuko dira, Bertsularien Lagunak elkarteko kideak epaile direla, eta finala azaroaren 18an izango da, Aiherran.