Final laurdenetako zerrenda osatuta gelditu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
Maider Arregik bildu zituen puntu gehien final zortzirenetako azken saioan, eta badakigu zein 30 bertsolarik kantatuko duten final laurdenetako bost saioetan.
Larunbatean bukatu ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenak, Azpeitian, Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen saio batean, Soreasu bete-beterik zela.
Hortaz, badakigu zein hogeita hamar bertsolari lehiatuko diren final laurdenetako bost saioetan, Eibarren (urriak 19), Errenterian (urriak 20), Azkoitian (urriak 26), Irunen (urriak 27) eta Tolosan (azaroak 3).
2019ko txapelketatik sailkatu dira Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran; final zortzirenetatik zuzenean Andoni Rekondo Izagirre, Amaia Iturriotz Etxaniz, Oihana Arana Cardenal, Eli Pagola Apezetxea, Eneritz Artetxe Eizagirre, Aitor Salegi Martija eta Maider Arregi Markuleta; eta puntuazioan oinarrituta Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal Jauregi, Haizea Arana Cardenal, Aratz Igartzabal Bidegain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Aner Peritz Manterola "Euzkitze", Aitor Tatiegi Loidi, Oier Etxeberria Zubimendi, Manu Goiogana Bengoetxea, Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Beñat Iguaran Amondarain, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Jon Gurrutxaga Urbieta.
Hamazortzi bertsolari pasatuko dira finalaurrekoetako hiru saioetara, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an izango da, Ilunben.