Itxi

Durangoko Azoka

Palentzia, ezusteko gonbidatua Durangoko Azokan

Natxo Velez | eitb.com

Eskozia izendatu du aurtengo herrialde gonbidatu Gerediaga elkarteak. Halere, ustekabean, Palentziak tokia hartzen du Azokan. Landakotik gertu, Palentziarren Etxea euskal artisten topaleku izaten da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Batik bat aurtengo ediziotik aurrera arreta herrian gero eta zabalduago dagoen arren, Landako da Durangoko Azokako erdigune, eta bertan barreiatuta ibiltzen dira euskaltzale eta bisitariak, erakusmahairik erakusmahai gustuko liburu edo diskoaren bila, Plateruenan gose-egarriak asetzen, Ahotsenean belarriak gozatzen...

Inguru horietatik oso gertu, jende oldearen begitara ikusezin, Durangoko Palentziarren Etxea dago; Plateruena ondoko zubitxoa pasatu eta bertan. Hori baliatuta, euskal artista asko hara ateratzen dira apurtxo bat Landakoko zurrunbilotik, eta haien arteko eta jendearekiko topalekutzat hartzen dute zenbaitetan.

Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Kirmen Uribe, Alex Sardui... Han topatu ditugu, hamaiketakoa egiten, sosegatuago, berriketa lasaiagorako toki hautatuta. Jendearekikoak ere bertan egiten dituzte askotan idazle eta musikariek: jendearen iritzia entzun, norberaren lanaren gaineko kritikak jaso... Eta Palentziarren Etxeko 200 bazkideek pozik hartzen dituzte.

Eskozia ez ezik, beraz, Palentzia ere presente dago euskaltzaleen urteroko topagunean.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)