Kargatzen...
Itxi

Argizaiola saria

Anuntxi Arana, euskal mitologiaren ikertzailea

Erredakzioa

Argizaiola saria, Durangoko Azokak euskal kulturaren esparruan nabarmendutako gizon-emakume edo erakundeen lana goresteko ematen duen aintzatespena, Anuntxi Aranak jasoko du aurten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Anuntxi Arana (Luiaondo, 1947) Frantses Filologian lizentziatua da, eta AEK-ko irakasle izan da Baionan, baita EHEko kide eta Bortizkeria Sexisten aurkako Kolektibo Feministan ibilitakoa ere.

Gaur egun, Angelun (Lapurdi) bizi da Arana, eta, euskal mitologia ardatz hartuta, antropologiaren esparruan gauzatu ditu bere lan idatziak. Lehen hurbilketa Baionan egin zuen, Diplôme universitaire de Basque ikasteko izena emanda, eta 1985ean ikasketa horien memoria argitaratu zion Haranburu Altuna argitaletxeak: Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak.

Jean Francois Cerquandek, Ipar Euskal Herriko mitologia aztertu zuen lehenak, egindako lana berridatzi eta garaietara egokitu zuen Aranak 1986an, eta bi liburutan argitaratu zuen: Jean François Cerquand bilduma - Ipar Euskal Herriko Legenda era Ipuinak.

Hala ere, bere lan nagusia 1996an egin zuen: Bordeleko Uniabertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin zuzendutako doktore tesia: Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa.

Ipar Euskal Herrian euskaraz defendatu zen lehenengo tesia izan zen, Jasone Salaberriaren tesiarekin batera.

Gaur egun, hilak, arima herratuak eta mitologia lotzen dituen lana prestatzen ari da udaberrian argitaratzeko.

Argitalpenak

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)