Itxi

Abenduak 5

Solasaldi eta dokumental ugari, Durangoko Azokaren laugarren egunean

Eitb.eus

Leer en Castellano

Ahotsenea Solasaldiak gunean, Nagore Legarreta, Patxi Larrion, Mikel Etxaburu eta Karlos del Olmoren lanak zuzenean ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Durangoko Azoka, jendez beteta. Artxiboko argazkia: EiTB

Asteburua atzean utzita, Durangoko Azokaren 51. edizioak indarberrituta abiatu du astea. Jarduera ugari antolatu dituzte astelehen honetarako, abenduak 5, eta solasaldiak eta dokumentalak izango dira nagusi.

Areto Nagusian, 'Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak' liburua aurkeztuko dute Iñaki Goirizelaiak, Argibel Eubak eta Gidor Bilbaok. Ahotsenean, Huntza, Liher, BiHozkada edota Zeinke taldeek euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Skakeitan taldea, berriz, Plateruenako oholtzara igoko da, 23:00etan.

Irudienean, 'Go!azen' telesaileko aktoreek performance bat egingo dute sarreran eta photocall bat egongo da aktoreen sinadurak eskuratzeko. Beste alde batetik, Kabi@n, kultura digitalarekin harremana duten jarduera andana antolatu dituzte. Saguganbaran, euskarazko mahai-jolasak ezagutzeko aukera izango dute etxeko txikienek, eta Szenatokia arte eszenikoen topagune bilakatuko da.

Azkenik, Ahotsenea Solasaldiak gunean, Nagore Legarreta, Patxi Larrion, Mikel Etxaburu, Karlos del Olmo edota Iñaki Martiarenaren lanak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Hona hemen gaurko egitarau osoa, gunerik gune:

Areto Nagusia

10:30 - 11:00
Lea-Artibaiko ipuinak

11:00 - 11:30
'No pudimos ser amables. ELA 1976-2006'

11:30 - 12:00
'Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa: Gizarte eragileen ahalduntze historikoa'

12:30 - 13:30
GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola haizatu. Solasaldia

14:00 - 14:30
Euskal Hedabideen Behategia: datozen erronkak

15:00 - 15:30
Ortzadar saria

16:00 - 16:30
'Basker.1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak'

16:30 - 17:00
'Euskal Herriko Unibertsitateko itzulpen teknikoak'

17:00 - 17:30
'Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea'

17:30 - 18:00
'Zutik ozta-ozta nator'

18:30 - 20:00
GOGOETAREN PLAZA: 'Andrazkoa Plazan'

Ahotsenea Zuzenekoak

11:00 - 11:30
Zazkel: "Zazkel"

11:40 - 12:10
Txilly: "Irteera"

12:20 - 12:50
Huntza: "Ertzetatik"

13:00 - 13:30
Magnetico Grupo Robot

13:40 - 14:10
Xabier Etxaniz eta Itsaso Elizagoien: "Geure kolkotik 2016"

14:20 - 14:50
Rukula "Rukula"

15:00 - 15:30
Estu & Larri: "Ero!"

15:40 - 16:10
Hilotz: "Giza ankerkeria"

16:20 - 16:50
BiHozkada: "Bi Hozkada"

17:00 - 17:30
Liher: "Hauts"

17:40 - 18:10
Egurra ta kitto: "Gure ordua"

18:20 - 18:50
Physis versus nomos: "Saudade é fatal 2"

19:00 - 19:30
Zeinke: "Sormena, kemena"

19:40 - 20:10
Gorka Suaia eta Kimo Soundz: "Piztu! Mixtape"

Irudienea

11:00 - 12:00
'Mara Mara' (41')

12:00 - 12:45
'Errementari' (30')

13:00 - 14:30
'Ikuska. Ezina ekinez egina'

14:30 - 15:00
EUSPOT, euskarazko spot lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko finalistak

15:00 - 16:30
'Marko Makako' (80')

16:30 - 18:00
'Euskal balezaleen triskantza' (77')

18:00 - 19:00
'Maitia Nun Zira' (23')

19:00 - 21:00
'Go!azen' (120'): 4. kapituluaren estreinaldia

Kabi@

11:00 - 14:00
Python programazio lengoaiarekin jolasten

16:00 - 16:20
Heziraul

16:20 - 16:40
Mintzatu aplikazioa

16:40 - 17:00
Klikasi plataforma

17:00 17:30
Ahuakemonala, Ondarroako herri hizkera sustatzeko egitasmoa

17:30 - 18:00
Aurkezpena: 'Baduzu euskal kontsumitzaileen komunitatea'

18:00 - 18:30
Interprest: interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologiko irekiak

18:30 - 19:00
WIMy, gadget txiki bat

Plateruena

23:00 - 01:30
Skakeitan

Saguganbara

10:30 - 11:30
'Ipuinen irakurketa ozena LH'

11:00 - 11:30
'Kontxako ume galduak'

13:00 - 13:30
'Zestoako lorua'

15:00 - 19:00
'Talentue plazara!'

16:00 - 19:00
'Kako-makotan'

Szenatokia

12:00 - 12:15
'Emoziotegia, emozioen hiztegia'

12:30 - 12:45
'Oreka-tu'

13:00 - 13:15
'Sexijentziak askatuz'

13:30 - 13:45
'Bihotz Salataria'

18:00 - 18:15
'Aukerak'

18:30 - 18:45
'Hiroshimako zuhaitza'

19:00 - 19:15
'Muntu'

19:30 - 19:45
'Besaulkiak'

Azoka Tb

11:30 - 12:30
'Azokan gaur'

17:00 - 17:30
'Amaia DJ'

Ahotsenea Solasaldiak

11:00 - 11:30
Oier Guillan: "Mr Señora"

11:30 - 12:00
Karlos del Olmo: "Arestiren nazioa, antzerkia" eta Dejabu "Arrastoak"

12:00 - 12:30
Nagore Legarreta: "Hysteron"

12:30 - 13:00
Patxi Larrion: "Feriatzaileak"

13:00 - 13:30
Alan Griffin: "Halfway to Hell – Albokarako 333 doinu"

13:30 - 14:00
HEGATS Alaine Agirre ediziopean

16:30 - 17:00
Ataramiñe: "Ataramiñe 2016"

17:00 - 17:30
Ane Labaka, Malen Amenabar, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra: "Testurak"

17:30 - 18:00
Inoren Ero Ni: "iennei"

18:00 - 18:30
Xabier Paya eta Joxan Goikoetxea: Xabier Leteren "Gabon, Txirrita"

18:30 - 19:00
Mikel Etxaburu: "Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak"

19:00 - 19:30
Iñaki Martiarena 'Mattin': "Zarrakamalda"

"Zarrakamalda"

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)