Itxi

Durangoko Azoka 2010

Helburua beteta itxi ditu ateak Durangoko Azokak

Erredakzioa

Arratsaldeko zortzietan itxi duten edizioko salmenta eta jendearen harrera gora beheratsua izan bada ere, balorazio positiboa egin du Gerediaga Elkarteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, abenduak 8, arratsaldeko zortzietan itxi ditu ateak Durangoko 45. azokak. Aurretik, eguerdian, egin du Gerediaga elkarteak 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren balorazio prentsaurrekoa. Orain 45 urte Durangoko Azokaren antolaketa helburu nagusia betetzat jo du Gerediagak, izan ere, euskal liburugintza eta diskogintzan dagoen produkzioa erakusteko sortu zuten Azoka. Ezaugarri eta helburu nagusi hori lortuta, jendearen harrera gora beheratsua nabarmendu dute. Salmentak ere horrelakoak izan dira eta azokara ekarritako aleak agortu dituztenak egon badira ere, nobedadeak ekarri dituztenek lortu dituzte salmenta hobeak. Hemen aurkituko duzue gehien saldu diren produktuen zerrenda.

Azoka urtero izaten ari den eraldaketari buruz ere hitz egin dute. Horren adibide gisa Azoka barruko guneak aipatu dituzte: Haur Literatura Aretoa, Ahotsenea, Azoka Tb edo Internet bezalako plataformek hartu duten pisua.

Aretoan 60 ekitaldi ezberdin egin dira, tartean mahainguruak, tailerrak, aurkezpenak, emanaldiak, etab.

Haur Literatura Aretoak abenduaren 5etik 8ra zabaldu ditu ateak eta 30etik gora ekitaldi egin dira bertan. Umeentzako bereziki antolatutako ekintzak burutu dira gune honetan: pailazo emanaldi, txontxongiloak, ipuin kontalariak, etab.

Ahotsenea izan da zer esan gehien eman duen gunea. Hirugarren edizioa bete du aurten eta asko hobetu eta hazi da bertako eskaintza.76 zuzeneko ekitaldi egin dituzte eta 200 sortzailetik gora pasatu dira handik.

Xabier Lete ere gogoraratu nahi izan dute. Azokan urte askotan izan duen parte hartzea eskertu dute eta Azokako bigarren agunean egindako omenaldia ere gogoraratu nahi izan dute.

Azokan borondatez edo modu profesionalean lanean aritu diren guztiei eskerrak emanez amaitu dute prentsaurrekoa.

Gaur, abenduak 8, arratsaldeko zortzietan itxi ditu ateak Durangoko 45. azokak. Aurretik, eguerdian, egin du Gerediaga elkarteak 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren balorazio prentsaurrekoa. Orain 45 urte Durangoko Azokaren antolaketa helburu nagusia betetzat jo du Gerediagak, izan ere, euskal liburugintza eta diskogintzan dagoen produkzioa erakusteko sortu zuten Azoka. Ezaugarri eta helburu nagusi hori lortuta, jendearen harrera gora beheratsua nabarmendu dute. Salmentak ere horrelakoak izan dira eta azokara ekarritako aleak agortu dituztenak egon badira ere, nobedadeak ekarri dituztenek lortu dituzte salmenta hobeak. Hemen aurkituko duzue gehien saldu diren produktuen zerrenda.Azoka urtero izaten ari den eraldaketari buruz ere hitz egin dute. Horren adibide gisa Azoka barruko guneak aipatu dituzte: Haur Literatura Aretoa, Ahotsenea, Azoka Tb edo Internet bezalako plataformek hartu duten pisua.Aretoan 60 ekitaldi ezberdin egin dira, tartean mahainguruak, tailerrak, aurkezpenak, emanaldiak, etab. Haur Literatura Aretoak abenduaren 5etik 8ra zabaldu ditu ateak eta 30etik gora ekitaldi egin dira bertan. Umeentzako bereziki antolatutako ekintzak burutu dira gune honetan: pailazo emanaldi, txontxongiloak, ipuin kontalariak, etab.Ahotsenea izan da zer esan gehien eman duen gunea. Hirugarren edizioa bete du aurten eta asko hobetu eta hazi da bertako eskaintza.76 zuzeneko ekitaldi egin dituzte eta 200 sortzailetik gora pasatu dira handik. Xabier Lete ere gogoraratu nahi izan dute. Azokan urte askotan izan duen parte hartzea eskertu dute eta Azokako bigarren agunean egindako omenaldia ere gogoraratu nahi izan dute.Azokan borondatez edo modu profesionalean lanean aritu diren guztiei eskerrak emanez amaitu dute prentsaurrekoa.

Bideoak (5)