Durangoko Azoka
Jende oldea Durangoko Azokan, gaur
EITB.EUS
Esne Beltzak, Plateruenan, disko berria aurkeztuko du, egunari amaiera emateko.
Ostegun honetan, abenduaren 6an, jaieguna baliatuta, milaka lagunek erabaki dute Durangoko Azokara joatea; diziplina askotariko ekitaldiak izan dira egun osoan, eta ildo horretatik jarraituko du egunaren amaierara arte, asteazkenean aurtengoa hasi eta gero.
Osteguneko ekitaldiak
Hainbat eta hainbat jarduera izan dira goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, eta gauera arte berdin egongo dira Azokako gune guztietan. Ahotsenean, esate baterako, zenbait taldek euren musika-lanak aurkeztuko dituzte, 20:10era arte.
Esne Beltzak jarriko dio musika osteguneko gauari, Plateruena antzokian, 23:00etan. Zoo, Smoking Souls eta Aspencat taldeekin aritu den Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin egindako disko berria joko du bertan.
Kontzertu horretarako sarrerak 10 euroan izango dira salgai www.plateruena.eus webgunean; txarteldegian, aldiz, 12 euroan salduko dituzte. Txarteldegian, kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago edo 17:00ak eta 19:00ak bitartean erosi ahalko dira.
Irudienean, formatu ezberdinetako ikus-entzunezko proiektuak egongo dira ikusgai: bideoklipak, film luzeak, haurrentzako filmak, film laburrak zein dokumentalak. Gainera, Hika teatroak Txarriboda antzeztuko du Szenatokian. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai.
Kabi@ aretoan, alegia, digitalaren plazan, euskaratutako zenbait jolas probatzeko aukera izango da. Gainera, VR teknologiari leku berezia eskainiko diote, Game Erauntsiaren arabera.
Hau da arratsaldean eta gauean izango diren ekitaldien zerrenda:
ARETO NAGUSIA
17:00 - 17:30 ‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Habanako gaukaria - Pamiela
17:30 - 18:00 Txorieneko lau urtaroak . Zigor Iturrieta - Erein
18:30 - 20:00 GOGOETAREN PLAZA. Mahaingurua: 68tik mende erdira. Ismael Manterola, Mariasun Landa eta Belen Oronoz. Gidaria: Lander Arretxea
KABI@
- Game erauntsia eta Izarkom minecraft zerbitzaria
- Foundation
- Wonder Boy: The Dragon’s Trap
- Errealitate Birtualean Assetto Corsa
SAGUGANBARA
17:00 - 17:30 Cosimoren katiuskak. Dani Martiarena eta Ana Ibañez. (+6)
18:00 - 18:30 Tailerra: Jolas hezitzaileak. Elkar (3-8 urte)
PLATERUENA
23:00 - 23:59 Esne Beltza. Sarrera: 10€ webgunean, 12€ txarteldegian
AHOTSENEA (zuzenekoak)
17:00 - 17:30 Jon Gurrutxaga. Kateak
17:40 - 18:10 Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. Haziak II
18:20 - 18:50 Zizel. Serendipia
19:00 - 19:30 Aneguria. Percebe dana edo ezebez
19:40 - 20:10 RO. Aikor
AHOTSENEA (solasaldiak)
17:00 - 17:25 Iñigo Aranbarri. Munduko tokirik ederrena
17:30 - 17:55 Harkaitz Cano. Fakirraren ahotsa
18:00 - 18:25 Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Landareak lantzen
18:30 - 18:55 Eneko Aizpurua Urteaga. Euskal haluzinazio bat
19:00 - 19:25 Iban Zaldua. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
IRUDIENEA
17:00 - 18:00 Haurrentzako bikoizketa tailerra.
17:55 Mahai ingurua: ZineaSORTZEN
18:00 - 18:30 Ez nazazue esnatu’. Kimuak film laburra. 21’
18:30 - 18:45 Zain. Kimuak film laburra. 12’36’’
18:45 - 19:00 Espedizio handia . Kimuak film laburra. 10’30’’
19:00 - 20:30 Jainkoak ez dit barkatzen. Dokumentala. 60’
SZENATOKIA
19:00 - 20:00 Txarriboda. Hika teatroa. Antzerki emanaldia. Sarrera: 10€