Ahotsenea
Ahotseneak lau leiho irekiko dizkio aurten euskal sormenari
eitb.eus
Ohi bezala Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta oraindik iragartzeke dagoen sormen jaialdi batean aurkeztuko dituzte beren lanak idazle eta musikariek.
Durangoko Azokak bere egitaraua murriztu beharko du aurtengo edizioan, pandemiaren eraginez. Aurreko urteetan, esate baterako, Ahotseneak 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu; aurten, berriz, 8 solasaldi eta zuzeneko 35 bat musika aurkezpen baino ezingo ditu eskaini.
Horren aurrean, Ahotseneako arduradunek beste plaza batzuk eskaini nahi izan dizkiete musikariei eta idazleei eta Ahotseneak bere tokia eskainiko du udazkenean antolatuko diren zenbait ekimenetan: Literaturia jaialdian (Zarautz, irailak 25-27), Ahotseneak liburu berrien aurkezpen solasaldiak antolatuko ditu hilaren 26an egun osoz; Araba Euskaraz (Amurrio, urriak 18) bertan behera utzi badute ere, 8 musika taldek aukera izango dute lan berriak zuzenean aurkezteko, Ahotseanearen bidez; eta “literatura eta musika bilduko dituen beste jaialdi batera ere eramango du Ahotseneak oholtza, baina ez dute oraindik zehaztu non eta noiz izango den.
Izen-ematea
Ahotsenean parte hartzeko izen-ematea irailaren 14an irekiko dute , 09:00etan, www.ahotsenea.eus webgunearen bidez.