Itxi

Osasun neurriak

Durangoko Azokarako izena emateko epea, abian

EITB Media

Leer en Castellano

Segurtasun-neurriak indartu behar izan dituzte Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Landako Gunean zein Plateruenako kontzertuetan sartzeko beharrezkoa da aurretik izen ematea.

Durangoko Azoka.

Gaur, azaroak 29, ireki dute Durangoko Azokaren 56. ediziorako izen-ematea. Aurten aldez aurretik eman beharko da izena Landako Gunean eta Plateruenan, Ahotseneko kontzertuetan, sartu ahal izateko.

Aurrez aurreko azokari eusteko, Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak iragarri zuten osasun-neurriak indartu egingo zituztela. Sarrera librea mugatzea erabaki zuten: Landakon 1.200 bisitari egon ahalko dira aldi berean, ordu erdiko tartean. Egunero bost txanda egingo dituzte, 10:00ak eta 20:00ak bitartean.

Plateruena antzokian 50 kontzertu izango dira abenduaren 4tik 8ra, eta horiekin gozatu nahi duenak tokia hartu beharko du Azokaren webean. Plateruenan ez dute ostalaritza zerbitzurik eskainiko.

Guztira 219 erakusmahai egongo dira ikusgai Landako Gunean. Aurten 990 nobedaderekin dator Durangoko Azoka: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta bestelako hainbat produktu. Gainera, aurrez aurreko salmentaz gain, abenduaren 3tik 7ra online denda egongo da martxan, Azokaren webgunean.