Itxi

Azaroak 26 eta 27

Sortzaileak eta programatzaileak batuko ditu berriz ere DA! Pro topaketak

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Seigarren aldiz, musika ikuskizunen eta familia ikuskizunen egileak eta programatzaileak elkartuko ditu Durangoko Azokak azaroaren 26an eta 27an.

Iont taldea, DA! Proren lehen edizioan

Azaroaren 26 eta 27an, Durangoko Azokaren atarian, DA! Pro topaketen seigarren edizioak musika ikuskizunak eta familia ikuskizunak egiten dituzten sortzaileak eta programatzaileak elkartuko ditu. Hilaren 26an Durangoko Bizenta Mogel liburutegian izango da hitzordua, eta biharamunean Plateruena aretoan.

Sortzaileen zerrenda antolatzaileek zehaztu dute, eta programatzaileek azaroaren 22ra arteko epea dute izena emateko.

Azaroaren 26an, zortzi proposamenen inguruko informazioa jasoko dute programatzaileek: Ene Kantak, Gora Musika, Gookapi, Hutsun txalaparta, Komorebi produkzioak, Laura Penagos, Loa eta Laia eta Marramiau sorkuntza taldea.

Hurrengo egunean, hamar musika proiekturen txanda izango da: Albina Stardust, Aria, Eider, Erromintxelak, Heriotz, Kai Nakai, Karena, Mikel Urretagoiena, Trigger eta Zilibito records.