Pastorala
'Rene Cassin' pastorala, zubereraz eta euskara batuan
Erredakzioa
Apirilaren 17an, 18an eta 19an emitituko dute, 10:00etan, ETB-1en. "Rene Cassin" 2013ko uztailaren 28an eta abuztuaren 4an antzeztu zuten Sohütako herritarrek.
Rene Cassin 2013ko uztailaren 28an eta abuztuaren 4an antzeztu zuten Sohütako herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen.
Pastoralaren testua Jean-Louis Davant idazle zuberotarrak ondu du, 1968an Bakearen Nobel saria jaso zuen gizonaren bizitza gaitzat hartuta. 2013ko pastorala ez da azken urteetan Davantek prestaturiko lehena. Aipagarri da 2004an Mauleko herritarrek taularatu zuten Antso Handia, Antso III.a Nafarroako erregeari buruzko trageria.
Rene Cassin 1887an jaio zen, Baionan. Lehen Mundu Gerrak zauri larriak utzi zizkion, fisikoak bakarrik ez. Harrezkero, bere bizitza osoa pertsonen eta herrien elkar-aditzeari eskaini zion, eta, besteak beste, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sorreran eta erredakzioan hartu zuen parte.