Itxi

Akordioa

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute

Erredakzioa

Gobernuak 80.000 euro bideratuko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoa lanean egingo dituen lanetarako eta Akademiak onomastika eta toponimia lanak egiteko.

Euskarabidea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Institutuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du, eta Maximino Gomez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak, Euskarabidearen izenean.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 80.000 euro bideratuko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoan egingo dituen lanetarako, eta Nafarroan onomastikako eta toponimiako lanak egiteko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak lan hauek egingo ditu: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan Nafarroako berezko aldaerak sartzen lagunduko du, hizkuntza kalitatearen zerbitzua martxan jartzen laguntza emango du eta Euskaltzaindiak behar dituen itzulpenak egingo ditu. Lan horiek Euskarabideko langileek egingo dituzte.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arabera, Euskaltzaindia da erakunde aholku-emaile ofiziala Nafarroan, euskararen hizkuntza arauak ezartze aldera. Foru Lege berean arautzen da Euskaltzaindiak toponimia gaietan izan behar duen jarduera, toponimia gaien gaineko txostenak emateko erakunde den aldetik.