Itxi

Bilkura

Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena omendu du Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Errenterian jaiotako hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena ospatu du Akademiak Gipuzkoako Foru Aldundian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koldo Mitxelena hizkuntzalari, kulturgile eta euskaltzainaren omenezko ageriko bilkura egin du Euskaltzaindiak gaur, urriak 30, haren jaiotzaren mendeurrenean. Ekitaldia Donostian izan da, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Akademiak jakinarazi duenez, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren harrerarekin hasi da ekitaldia, eta, jarraian, Mikel Zalbide eta Joseba Lakarra euskaltzain osoak mintzatu dira.

Ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu du hitza. Gainera, ekitaldian zehar, Antton Valverdek zenbait pieza jo ditu eta Andoni Egañak bertso batzuk bota ditu.

Albisteak (1)

Bideoak (1)