Ama Hizkuntzaren Eguna
#MemeML, edo nola egin barre ama hizkuntza erabilita
EITB.EUS
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a. Eleaniztasuna aldarrikatzeko eta hizkuntza gutxituen defentsa egiteko lehiaketa antolatu dute sare sozialetan, #MemeML etiketapean.
Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, norberaren hizkuntzaren eta eleaniztasunaren aldeko mezua zabaldu du UNESCOk, eta aurten hezkuntza eleaniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan du.
Adierazpen instituzionalarekin gogoetarako abagunea sortzeaz gain, dibertitzeko aitzakia ere eman du nazioarteko egun honek, eta Rising Voices erakundeak ama hizkuntzen 'meme' lehiaketa (Mother Language Meme Challenge) jarri du abian. 34 hizkuntzatan, tartean euskaraz, egin daiteke muntaia edo broma.
Egitekoa ez da bereziki zaila: irudia ('meme'ak sortzeko dauden erremintaren bat erabil daiteke edo norberak sortu) eta testua aukeratuta, Twitter, Facebook edota Instagramen zabaldu #MemeML eta dagokion hizkuntzaren etiketa erabilita (#euskara, esaterako). Erabiltzaile ugarik bat egin dute erronkarekin, eta dagoeneko hasi dira sareak astintzen. #MemeML eta #euskara etiketak Umap.eus-eko joeren zerrendaren lehen postuetan daude jada. Hona ale batzuk:
Gaur Ama-hizkuntzen Nazioarteko eguna denez, hona hemen #MemeML erronkako gure irudi sorta #MotherLanguageDay #euskara pic.twitter.com/c9r5jt2AKY
— ekogunea (@ekogunea) 21 de febrero de 2017
#MemeML #euskara Hementxe doa nire lehenenego memea! pic.twitter.com/bByX3Jfy1N
— Maite Goñi Eizmendi (@euskaljakintza) 20 de febrero de 2017
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean aldarrikapena Memeen bidez. Parte hartu!https://t.co/2ghzXx8kvP #memeML #euskara #AmaHizkuntzarenEguna pic.twitter.com/qJPmuby9YK
— Azkue Fundazioa (@AzkueFundazioa) 20 de febrero de 2017
#MemeML #euskara #barkatuezdutberrizegingo pic.twitter.com/kJE95EwW2u
— Josu Goiko (@josu_goiko) 21 de febrero de 2017
papaparaparaparapara...
— Marijo D. H. (@desplazatua) 21 de febrero de 2017
#MemeML #euskara pic.twitter.com/6QmteIe9Fh
#MemeML #euskara pic.twitter.com/7RnKTHLhSk
— Ana Galarraga Aiest. (@AnaGalarraga1) 21 de febrero de 2017
#memeML #euskara #basque pic.twitter.com/3Bbw4s2lIA
— Jozulin.eus (@jozulin) 21 de febrero de 2017