Itxi

Haien sorreraren mendeurrenean

Arabako Urrezko Domina Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari emango diete

eitb.eus

Leer en Castellano

Aldundiak lurraldeko aintzatespen gorena aitortuko die “Arabaren eta Euskal Herriaren ondarearen sustatzaile eta eragile moduan egindako lan itzel eta goresgarriagatik”.

2018ko Arabako Domina Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak jasoko dute, bi erakunde horiek sortu zirenetik 100 urte beteko diren urtean, Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak gaur onetsi duenez,.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiaren hitzetan, “bi erakunde horiek Arabaren eta Euskal Herriaren hizkuntza, gizarte eta kultur ondarearen sustatzaile eta eragile moduan egindako lan itzel eta goresgarria” aitortu nahi dute sari horren bidez.

Gonzalezek gogora ekarri duenez, ehun urte beteko dira aurten, 2018an, Oñatin Euskal Ikaskuntzen lehen Biltzarra egin zutela, eta hori izan zen, EAEko hiru aldundien eta Nafarroakoaren laguntzaz, bi erakundeen abiapuntua.

“Nahiz eta ez duten ibilbide erraza izan, Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak jakin dute bizirik irauten. Are eta gehiago, jakin dute beren inguruan jatorri geografiko, akademiko eta ideologiko ezberdinetako emakume eta gizonak biltzen, egiteko zehatz baten inguruan: Euskal Herriaren oraina, iragana eta etorkizuna, haren hizkuntza eta kultura ikertzea”, erantsi du diputatuak.