Euskaltzaindiaren Hiztegia
'Beganismo', 'hasieratu', ‘pexmerga’... 682 forma gehiago Euskaltzaindiaren Hiztegian
eitb.eus
Hiztegiaren bertsio elektronikoan ikusgai daude 517 sarrera eta 165 azpisarrera berriak (bidegorri, blog, etxegabetu…). Gainera, 381 sarrera zuzendu eta osatu dituzte.
Euskaltzaindiak 682 forma gehitu dizkio 2016an paperean eta Sarean aurkeztutako Euskaltzaindiaren Hiztegiari. Guztira, 517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dira Hiztegiaren bertsio elektronikoan, eta beste 381 zuzendu eta osatu.
Akademiak sarrera berri hauek azpimarratu ditu: ahobatezkotasun; beganismo; bidegorri; blog; blogari; brigadista; burka; buxatu; desizoztu; ehorztetxe; endekapen; etxegabetu; flysch; gay; gospel; hasieratu; iktus; ilegalizazio; imajinario; jasangarritasun; jihadista edo pexmerga.
Azpisarrerei dagokienez, hauek nabarmendu dituzte: azelerazio angeluar; debuta egin; droga(-)mendekotasun; errugabetasun(-)presuntzio; eskola(-)jazarpen; genero(-)indarkeria; herri(-)galdeketa; hiri(-)hondakin; hitzarmen kolektibo; inguruabar aringarri; inguruabar astungarri; Jehovaren lekuko; kultur etxe; urruntze(-)agindu
Aurrerantzean, urtean bizpahiru aldiz eguneratuko da Hiztegiaren bertsio elektronikoa.