'11 egun euskaraz'
Bidali Euskaraldiko zure argazkiak!
eitb.eus
Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honen erakusleihoa izango da eitb.eus.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia egingo da Euskal Herri osoan, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egiteko.
Baduzu asmorik ahobizi zein belarriprest rolean Euskaraldian parte hartzeko edo ekimen horren inguruko argazkiren bat zabaldu nahi duzu? eitb.eus-ek hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ekimenaren irudiak bildu eta erakutsiko ditu, Euskaraldiaren berri emateko prestatu duen webgunean.
Erabiltzaile guztiek igo ahal izango dituzte irudiak webgunera, formulario labur hau betez.