Itxi

Maiatzak 16-17

Euskaltzaindiak 26 hizlari bilduko ditu Nazioarteko Literatura jardunaldian, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Idazleek erabilitako artxibo, eskuizkribu eta inprimakiak aztertuko dituzte Akademiaren egoitzan maiatzaren 16an eta 17an. Atxagak irekiko du jardunaldia.

Atxagak "Egilearen aitorpenak" mintzaldia eskainiko du

Euskaltzaindiak eta Parisko ITEM institutuak (Institut des textes et manuscrits modernes) batera antolaturiko Nazioarteko Literatura jardunaldia ospatuko da ostegunean eta ostiralean, maiatzaren 16an eta 17an, Akademiaren egoitzan, Bilbon.

Nazioarteko 26 hizlarik parte hartuko dute, eta hainbat hizkuntzarekin lanean diharduten idazleek erabilitako artxibo, eskuizkribu eta inprimakiak aztertuko dira topaketan, hau da, "itzalean geratzen den lana". Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak, esaterako, "Egilearen aitorpenak" mintzaldia eskainiko du.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko seigarren jardunaldi akademikoa izango da, eta "Idazkien eta hizkuntzen arteko itzulpena: eskuizkribuak, inprimakiak, literatura-artxiboak" izenburuarekin egingo da, Akademiak jakinarazi duenez.

Jardunaldia streaming bidez eskainiko dute.

Albisteak (1)