Itxi

Lau urterako

Euskaltzaindiak zuzendaritza berritu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Andres Urrutiak euskaltzainburu karguan jarraituko du, eta Miriam Urkiak eta Roberto Gonzalez de Viñasprek Xarles Videgainen eta Xabier Kintanaren tokia hartuko dute.

Andres Urrutiak jarraituko du euskaltzainburu karguan

Gaur Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egin duen osoko bilkuran, Euskaltzaindiak bere zuzendaritza aldatu du. Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko du, eta ondoan izango ditu Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (IKER sailburua) eta Sagrario Aleman (JAGON sailburua) euskaltzain osoak.

Datozen lau urteetarako aukeratu dute zuzendaritza taldea, eta lehendik aritu ez diren bi kide berri izango dira bertan, Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre, Xarles Videgain eta Xabier Kintana zeuden tokian.