Itzultzaile automatikoa
batua.eus-ek ingelesa eta frantsesa batu ditu itzulpen zerbitzuetara
eitb.eus
Adimen Artifizialean eta Sare Neuronaletan oinarritutako itzulpen zerbitzuak euskara-gaztelania-euskara itzulpenak egiteko balio zuen orain arte.
batua.eus itzulpen zerbitzu automatikoa ingelesez eta frantsesez erabil daiteke dagoeneko, lehendik ere gaztelania eta euskarazko itzulpenak egiteko erabiltzen zen bezala. Vicomtech zentroak garatutako erremintak erabilera bakoitzarekin hobetzen ditu emaitzak, integratuta daramatzan adimen artifizialeko algoritmoei esker.
Gainera, arduradunek azaldu dutenez. batua.eus-ek API bat ere badu API.ITZULI.VICOMTECH.ORG, “beste ikerketa proiektu berritzaile batzuetan integratu eta erabili ahal izateko”.
Halaber, laster zuzentzaile ortografiko bat ere jarriko dute airean, lau hizkuntzetan, “jatorrizko testuen sarreran akatsak detektatzeko eta automatikoki zuzentzeko, itzulpen-emaitzak are zehatzagoak izan daitezen”.