Itxi

Euskaraldiaren teorizatzailea

Pello Jauregi ikertzaileak jasoko du Abbadia saria

eitb.eus

Leer en Castellano

Donostiar irakasle eta ikertzaileak Euskaraldiaren "teorizatzaile" gisa egin duen ekarpena saritu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gerora Euskaraldia garatu ahal izateko egindako lana saritu nahi du Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pello Jauregi Etxaniz irakasle eta ikertzaileari (Donostia, 1958) emango dio aurtengo Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Euskaraldiaren "teorizatzaile" gisa egin duen ekarpena aitortu zaio Jauregiri.

Ohitura denez, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, azaroaren 27an, egingo dute Abbadia saria emateko ekitaldia.

Pello Jauregi Etxaniz Pedagogian lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Egun, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea da.

2016an Lasarte-Orian egindako 'Baietz 40 egun euskaraz' herri erronkari buruz Jauregik egindako ikerketa Euskaraldiaren antolakuntzarako inspirazio izan zen. Bertan jaso zituen gizarte aktibazioari eta hizkuntza ohituren aldaketari buruzko hainbat oinarri esanguratsu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1996an sortu zuen saria, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko.