Ikastaroa
Pascal Barboten sekretuak agerian Basque Culinary Centerren
Zazpi urtean, L'Astrance jatetxe txikia munduko 13. onenen artean kokatzea lortu du, hiru Michelin izar lortuta.
Frantziako gastronomiaren erreleboak izen propioa du: Pascal Barbot. Proposamen apala, baina lotsagabea aurkezten du sukaldari gazte horrek eta hainbat sekretu Basque Culinary Centerren erakutsi ditu.
Pascal Bardotek buelta eman dio Frantziako gastronomiari. Gurina, esne-gaina eta boilurrak kendu eta loreak, testura eta usain berriak gaineratu ditu, ia gatzik eta egosketarik gabe.
Zazpi urte igaro dira, L'Astrance jatetxe txikia ireki zuenetik eta munduko 13. onenen artean kokatzea lortu du, hiru Michelin izar lortuta.
Filosofia kalitatea eskaintzea da eta ez kantitatea. Kartarik gabeko menua eskaintzen dute, 25 lagunentzat eta bi hilabeteko itxaronaldia dago mahaia lortzeko.
Mundu osoko hornitzaileekin lan egiten du Pascal Bardotek eta Vietnamera egin zuen azken bidaian datilak gaineratu zituen, txekor tartarrarekin eta ananazko emulsioarekin. Euskal Herritik kokotxak gaineratu ditu. Frantziako zaporea eta mundu mailako lurrina nahasten ditu.