Itxi

Gastronomia

'Naturako gaiak jateak sentimenak pizten ditu'

Yoshihiro Narisawa sukaldari japoniarrak lurra edo egurra ematen ditu bere jatetxean. Naturako gaiak jateak sentimenak pizten dituela esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jatetxe bateko menuan lurra eta egurra agertuko balira, eskatuko zenituzkete? Osagai horiek erabiltzen ditu Yoshihiro Narisawa sukaldariak, Japoniako bere jatetxean.

Naturako gaiak jateak sentimenak aktibatzen dituela dio berak, eta ingurugiroaren iraunkortasunaz kezkatuta dagoelako erabiltzen omen ditu. Kontua da, arrakasta handia lortu duela gainera.

Basoan hartutako lurra erabiltzen du bere jatetxeko plateretako bat egiteko. Beharrezko analisi guztiak pasatu dituen lurra da, eta segurtasuna bermatuta dagoenean sartzen du osagaien artean.

Naturarekin lotura estua duen sukaldaritza berritzaile honen egilea Yoshirihiro Narisawa da. Naturako gaiak jateak sentimenak pizten dituela esan digu.

Japonia estaltzen duten milaka zuhaitzen egurra ere erabiltzen du sukaldariak. Egurra txirbil bihurtu eta ogia egiten du gurinarekin nahastuz.

Ingurugiroaren iraunkotasunaz erabat kezkatuta dugu sukaldaria. Basque Culinary Centerreko ikasleen aurrean sukaldariek horretan badutela zeresanik adierazi du.

Sarritan izan da Euskal Herrian eta hemengo sukaldarien lana ere goraipatu du.

Eta gureari japoniar tradizioa batu eta  prestatu du Narisawak txipiroi eta piperrekin egindako platera, Euskal Herria omentzeko.

Bideoak (1)