Gastronomia
Michelin izarrei eutsi die Euskadik, hiru izardun lau jatetxerekin
Erredakzioa
Estatu mailan hiru izar dituzten zortzi jatetxeen erdia EAEn daude. Berasategik zazpi izar lortu ditu guztira, talde osoaren jatetxeenak zenbatuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2014ko Michelin gidan joan den urteko izarrei eutsi die Euskadiko gastronomiak, izarrik galdu gabe eta berriak irabazi gabe ere.
Hala, Akelarre, Arzak, Azurmendi eta Martin Berasategui jatetxeek hiru izarrei eutsi diete, eta bi izarrekin geratu da, beste behin ere, Mugaritz. Estatu mailan hiru izar dituzten zortzi jatetxeen erdia EAEn daude.
Michelinek 2014ko Espainiako eta Portugaleko gida aurkeztu du asteazken honetan Bilboko Guggenheim museoan.
Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Martin Berasategui gipuzkoarrek, Eneko Atxa bizkaitar gaztearekin batera, ordezkaritza horren goi mailari eutsi diote.
Berasateguik, gainera, 7 Michelin izar lortu ditu talde osoaren aipamenak zenbatuta. Izan ere, Tenerifeko jatetxeak bi izar lortu ditu, eta Bartzelonakoak ere aurretik zituen biei eutsi die.
Izar bakarra
Euskadiko 14 jatetxek izar bakarri eutsi diote.
Bizkaian, Etxanobe (Fernando Canales), Nerua-Guggenheim (Josean Martinez Alija), Zortziko (Dani Garcia), Mina (Alvaro Garrido), Boroa (Javier Gartzia), Etxebarri (Bittor Arginzoniz) eta Andra Mari (Zuriñe Garcia).
Gipuzkoan bost jatetxek dute izar bat: Miramon Arbelaitz (Jose Maria Arbelaitz), Kokotxa (Dani Lopez), Mirador Ulía (Ruben Trincado) eta Alameda eta Zueroa (Hilario Arbelaitz).
Araban, berriz, bi dira: Marques de Riscal eta Zaldiaran (Patxi Ezeiza).
Festa gastronomikoa
Gidaren aurkezpenean festa gastronomikoa ere izan da. Horrela, Eneko Atxak zuzendu duen Bizkaiko sukaldari ospetsuen talde batek afaria eskaini du.