Itxi

10.000 babes

Gasteiz, 2014ko Gastronomiaren Hiriburua

Erredakzioa

Arabako hiriburuak beste hiru hautagaiak gainditu ditu: Valentzia, Huesca eta Sant Carles de la Ràpita (Tarragona). Gasteizek Burgos ordezkatuko du abenduaren 31tik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gasteiz 2014ko Gastronomia Hiriburua izendatu dute. Arabako hiriburuak beste hiru hautagaiak gainditu ditu: Valentzia, Huesca eta Sant Carles de la Ràpita (Tarragona). Gasteizek Burgos ordezkatuko du abenduaren 31tik aurrera.

Espainiako Ostalaritza Federazioak eta hainbat gastronomia adituk eta kazetarik osatutako epaimahai batek aukeratu du Arabako hiriburua Gastronomiaren Hiriburu.

Azken asteetan, Gasteizek 10.000 lagunen babesa lortu du (erakunde, ostalari eta herritarrena). Espainiako Ostalaritza Federazioak 2011n sortu zuen golardoa, eta gastronomia sustatzea du helburu.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)