XVII. ekitaldia
San Sebastian Gastronomika 2015, Singapurrera eta Hong Kongera begira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asiako bi toki horietako sukaldaritzak tokia izango du igandetik asteazkenera egingo den gastronomiari buruzko biltzarrean.
Gaur hasi eta asteazkenera bitartean gastronomiari buruzko San Sebastian Gastronomika biltzarra egingo da Donostiako Kursaal jauregian eta, aurten, begiratu berezia egingo dio Asiako sukaldaritzari; izan ere, Singapur eta Hong Kong dira herrialde gonbidatuak.
Antolatzaileek berri eman dutenez, sukaldaritzari buruzko lau eguneko maratoi horretan Euskadik gastronomian duen eragina azpimarratuko dute eta bertan izango dira, besteak beste, Eneko Atxa, Joxean Alija, Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana euskal sukaldariak.
Kongresuko lehen egunean, Singapurreko eta Hong Kongeko sukaldaritzari buruzko ponentzia irekiak egingo dira Kursaal jauregian Meilan kao edota Pepe Moncayo sukaldarien eskutik. Halaber, iazko 12.000 bisitarien langa gainditzeko asmoz, aurten ere "Street food" izeneko txokoa irekiko da Kursaal jauregiaren kanpoaldean eta Asiako janariaz gozatzeko aukera izango da.
Bestalde, asteazkenean 10:30etik aurrera, Gorka Txapartegi (Alameda), Ruben Trincado (Mirador de Ulia), Dani Lopez (Kokotxa), Enrique Fleischmann (Bailara), Iñigo Lavado (Iñigo Lavado), Xabier Diez y Aizpea Oihaneder (Xarma) eta Pablo Loureiro (Urola) sukaldariek aldi berean sukaldatuko dute Kursaal jauregiko eszenatokian.
Gastronomiari buruzko biltzarraren baitan, Espainiako Parrilla lehiaketa egingo da eta asteazkenean 13:30etik aurrera, berriz, enologia eta sommelier tailerrak eta gastronomia azoka egingo dira.
ka egingo dira.