Itxi

Heriotza

Juan Jose Lapitz gastronomo eta idazlea zendu da

eitb.eus

Leer en Castellano

Hondarribiar idazlea gaur, asteartearekin, hil da, eta idatzizko ondare oparoa utzi du, batik bat gastronomiaren inguruan.

Juan Jose Lapitz gastronomo eta idazlea (Hondarribia, 1934) hil da, gaur. Lapitzek hainbat egunkari, akademia eta gastronomia elkarte sortu, eta hamarka liburu idatzi ditu, batik bat euskal gastronomiari buruz.

Aitzindari izan zen Lapitz gastronomia kazetaritzan, eta mugaren bi aldeetan jardun zuen, errezeta eta ohitura gastronomiko zaharrak bildu eta liburu eta prentsako artikuluen bidez zabaltzen. Hain zuzen ere, ostegunean, uztailak 13, “Juan José Lapitz, memorias de un gastrónomo vasco” Fernando Sanchez Gomezek idatziriko biografia aurkeztu behar zuten.