Itxi

Gastronomika

Donostiak hasiera eman dio bere asterik gastronomikoenari

Erredakzioa

Aste gastronomikoa azaroak 21ean hasi eta 24an amaituko da. Lehen aldiz antolatu dute Donostian.

Donostiak gaur, igandea, hasiko du bere asterik gastronomikoena nazioarteko kongresuaren ospakizuna dela eta; bertan New Yorkeko sukaldaritzaren ''guruak'' egongo dira, eta Michelinen Espainia eta Portugaleko gida berria aurkeztuko dute.

Gida gorri famatuak Madrilen ohikoa zen ekitaldia atzean uzten du lehenengo aldiz Donostian (Michelin izar gehien dituen hirian) egiteko. Hori, sukaldari euskaldunak aintzat hartzeko ekintza bezala hartu dute.

Martin Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz eta Elena Arzakek aurreko ostiralean Donostia Gastronomika kongresuaren aurkezpenean parte hartu zuten. Ekitaldia azaroaren 21etik 24ra Kursaalen egingo da.