Itxi
lang('cerrar')

Korrika 2024

2024/05/30 12:35

"Kaka" "komedia ganberro eta probokatzaileak" irabazi du AEK-Korrikako Sorkunza Beka

Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola dira antzezlaneko aktore nagusiak. 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean antzeztuko da, Euskal Herriko hainbat eszenatokitan, Korrika Kulturalaren barruan.
2024/05/20 12:03

AEK-ko ordezkaritza batek Ar Redadeg bretoieraren aldeko ekimenean parte hartu du

Bretoieraren aldeko lasterketa joan den ostiralean abiatu zen Pointe du Razetik eta datorren larunbatean amaituko da Morlaixen. AEK-ko ordezkaritza batek ekimenean parte hartu du goizean.
2024/05/07 14:24

AEK eta Korrika sarituko ditu Elkar Fundazioak

Ibilbideari Elkar saria emango die, batera, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeari eta euskararen aldeko lasterketari.
2024/04/11 12:10

Garazi Arrula: "Korrikako mezua zeraman paper-muturra hartu nahi nuen, baina... ahaztu! Auskalo non dagoen!"

"Euskaraz bizitzeko gose den herriari" mintzatu zitzaion Baionan, Korrikaren amaiera bestan, Garazi Arrula Ruiz tafallara. Mezuaren ingurukoez, eta Txalaparta argitaletxean duen eguneroko lanaz, mintzatu da, soseguz, Faktorian.
2024/03/30 14:16

Euskara ''euskal herritar guztion ondarea da'', Borja Semperren hitzetan

Dena dela, Korrikan presoen argazkien "akelarrean" parte hartu zutenak kritikatu ditu PPko bozeramaileak.
2024/03/29 16:05

Voxek AEK salatu du Korrikak "terrorismoari gorazarre egin" eta "biktimak makurrarazi" zituela iritzita

Horren aurrean, AEK-k erantzun du ez zuela salaketaren berri. Dena den, askotan errepikatu dutenez, esan dute ezinezko zaiela Korrikan gertatzen den guztia kontrolatzea, haien lana lekukoa eta pankarta zaintzea delako, eta, beraz, ez dagokielako aldarrikapen denak kontrolpean izatea. 
2024/03/26 13:37

Korrika baliatuz, 36 pertsona migratzaileri muga zeharkatzen lagundu diete 20 eragilek

Korrikaren lehen egunean egindako desobedientzia ekintza azaldu dute Harrera Herri Harro lelopean Irunen elkartu diren 20 eragilek. Dufau Argitxu LAB sindikatuko eledunaren esanetan, desobedientzia ekintza horren bidez, pertsona orok helmuga herrialdea aukeratzeko duen eskubidea aldarrikatu dute.
2024/03/25 18:45

Ane Elordi: ''Euskararen aldeko kontzientziazioak eragina izan du; 11 egunez euskara lehen lerroan egon da''

Korrikak izan duen oihartzunari buruz hitz egin dugu Ane Elordirekin, Korrikako koordinatzailearekin. Oraindik balorazioak egiteko goiz izan arren, aurreikuspen positiboak dituztela azaldu digu: aurtengo Korrika inoizko korrikarik jendetsuena bihurtu daiteke.
2024/03/25 13:23

Korrikaren zuzeneko emisioak 1.700.000 ikustalditik gora izan ditu, aurreko edizioan baino ia % 25 gehiago

EITBk zuzenean eskaini du errealizatutako seinalea, streaming bidez 24 orduz, bere YouTube kanalean. Batez beste 1.100 erabiltzailetik gora egon dira aldi berean Korrika ikusten, eta uneren batean 6.000 ingurura ere iritsi da kopurua. 11 bat minutu egon dira batez beste.
2024/03/25 12:57

23. Korrikak parte-hartzerik handiena izan du, eta orain arteko anitzena izan da

Aurreikuspen onenak gainditu ditu 23. Korrikak. "Herria harro egoteko modukoa" izan da aurtengo Korrika, AEK-ko antolatzaileen hitzetan. "Euskararen aldeko kontzientziak astintzea" lortu da, "herri-gogoa hauspotzea".
2024/03/25 11:42

Inoizko Korrika "erraldoi eta anbiziotsuena" izan da

Helburuak beteta, harro agertu da AEK. Ez bakarrik Korrikan parte-hartzea masiboa izan delako, ekimenaren atzean saretu den komunitatea indartsu dagoelako, ere bai. Horri eusten asmatzea da hemendik aurrerako erronka, "euskararen normalizazioa ardatz, aurrerapausoak emateko".
2024/03/25 09:41

Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da. Orain arte jendetsuak ez ziren guneetan jende gehiago izan da"

Momentu berezi bezain hunkigarriak bizi izan dituela koordinatu duen lehen Korrikan aitortu du Faktorian Ane Elordik. Bi urteko lanaren ondoren pozik agertu da inoiz baino babes handiagoa izan duelako euskararen aldeko lasterketak.
2024/03/24 19:39

Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan

11 egunean Euskal Herri osoan barrena 2.792 kilometroko ibilbidea osatuta, 12:30 aldera iritsi da helmugara, Baionako Askatasuna plazara, eta Garazi Arrulak lekuko barruan eskuz esku joan den mezua irakurri du emozioz betetako azken ekitaldian.
2024/03/24 14:33

2024ko Korrika: Euskal Herri osoa, aho batez, euskararen alde

Euripean, eguzkipean, lainopean, egunez nahiz gauez. Airez, lurrez, motorrez, oinez zein gurpildun aulkiz. Nolanahi ere, Korrikak ez du etenik izan azken 11 egunotan. Hona hemen Korrikaren 23. edizioaren laburpena.
2024/03/24 13:27

Pozaren pozez ospatu dute AEK-ko kideek eta kazetariek elkarrekin 11 egunetan egindako lan eskerga

Baionako amaiera-ekitaldian lekukoaren mezua irakurri ostean, dantzan hasi dira AEK-ko kideak eta Korrikaren berri ematen ibili diren kazetariak.
2024/03/24 12:48

Garazi Arrula idazle tafallarrak sortu du 23. Korrikaren mezua

Garazi Arrula idazle, editore eta itzultzaile tafallarrak idatzi du Korrikaren aurtengo mezua, eta berak irakurri du jendaurrean igandean Baionan, Korrikaren amaiera-ekitaldian.
2024/03/24 12:27

Jean-Rene Etchegarayk lekukoa hartu du Baionan

Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteak Korrikaren lekukoa jaso du Baionan bertan, Korrika amaitzeko minutu batzuk falta zirenean.
2024/03/23 20:28

Gazteako kideek eta Benetan Zabiz podcasteko aurkezleek hartu dute lekukoa Donostian, EITBren kilometroan

Larunbat honetan igaro da 23. Korrika Donostiatik, eta Kontxako etorbidean, emozio betean, Gazteako kideek eta Aitziber Grados eta Malen Altuna EITBren Benetan Zabiz podcastaren ahotsek eraman dute lekukoa EITBren izenean.
2024/03/23 19:47

Korrikaren iritsiera, donostiarren harrogarri

18:00ak pasatxo zirenean heldu da lekukoa Donostiara, Martutenetik sartuta, eta 22:30era arte egingo du Gipuzkoako kaleetan barrena zeharkaldia euskararen aldeko lasterketak.
2024/03/23 13:41

Andrea Bella, Uruguaiko euskalduna: "Batzuetan aurpegi txarra jartzen didate euskaraz hasten naizenean"

Andrea Bella Montevideokoa da, eta euskara ikasi du. Egunotan Euskal Herrian dabil Korrika jarraitzen, eta aitortu du batzuetan aurpegi txarra jartzen diotela euskaraz hitz egiten hasten denean.
2024/03/23 13:26

Donostiarako bidean, Goierritik igaro da Korrika

Korrikaren 10. egunean, Goierriko hainbat herritatik igaroko da Korrika, eta 18:00ak pasatxo direnean iritsiko da Donostiara.
2024/03/22 16:34

Baionatik, zuzenean, Korrikaren amaiera igande honetan ETB1en

Mila kilometro Euskal Herri osoan zehar, milaka euskaltzale harro eta mila emozio eta sentimendu. Baionatik, zuzenean, korrikaren amaiera igandean 12:00etan, ETB1en
2024/03/22 10:31

Lorea Intxausti: ''Ilusioz etorri dira Barakaldoko haurrak Korrika Txikira. Lanketa egin dute irakasleek''

Lorea Intxausti Barakaldoko Korrika Txikian izan da. Haurren gogoaren eta ilusioaren testigu, korrika eta dantza egin du haiekin batera. Barakaldo euskalduntzeko irakasleen lana goraipatu du bide batez.
2024/03/22 09:43

Joseba Olagarai, haur-oldeari aurre egiten Barakaldon, Korrika iristeko zain: ''Hau eromena, janen naute''

Jendetza bildu da Barakaldon, Arrandi kalean, Korrika noiz iritsiko zain. Komeriak izan ditu Joseba Olagaraik zuzenekoa egiteko, haurrek inguratu baitute. Azkenean lortu du Ziortza Villa iraupen luzeko txirrindularia elkarrizketatzea: "Korrika kirola, hizkuntza eta kultura da, batzen gaituena", dio.
2024/03/21 18:46

Bilbon jendetza batu da Korrikari ongietorria eman eta lekukoa hartzeko

Ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da Korrika Bilbora.
2024/03/21 09:19

Ainhoa Etxebarria: ''Euskaraz jakin ez, baina seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten gurasoez harro nago''

Aritz Ganboak Ainhoa Etxebarriarekin egin du korrika Ondarroan. Korrikaren une hunkigarri bat ekarri du gogora aktore eta aurkezleak, 1980an, Aiert izeneko mutikoak lekukoa eraman zuenekoa. Herria osoaren babesa jaso zuen, bere aita Angel Etxaniz Batallón Vasco Españolek hil baitzuen berriki.  
2024/03/20 23:15

'Aide Korrika', 'Korrika kantuz kantu', 'Big Beñat'... Zein ote da Korrikako abestirik gogoangarriena?

Korrikako edizio bakoitzak 10 egun irauten ditu, giharretako minak beste hainbeste, baina abestiak betirako geratzen dira euskal kantutegian. Zein abesti duzu gogokoen?  
2024/03/20 23:10

17. Korrikaren amaierako mezuarekin hunkitu dira sofakide gonbidatuak

Korrika Gasteizera iritsi zeneko irudiek zirrara eragin die sofakideei, baina are gehiago 17. edizioko amaierako mezuak. Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok irakurri zuten orduan, emozioz beterik eta malkoei ezin eutsirik. Haien larruan jarri dira saio honetako sofakide ezagunak.
2024/03/20 23:00

Onintzak, Julenek eta Klaudiok Korrikaren lekukoa eraman zuten. Nola gogoratzen dute bizitako esperientzia?

Sofakideek lekukoa eramateko ohorea izan dute Korrikaren aurreko edizioetan. Onintza Enbeita, Julen Telleria eta Klaudio Landaren irudiak erreskatatu ditu "Piztu Telebista" saioak. Une hunkigarria izan zela diote. Hori bai, batek ozta-ozta amaitu zuen egin beharreko ibilbidea. Zein ote?
2024/03/20 19:20

Amaia Nicholson: “Lekeitioko Andraetxea elkarteak emakumeentzako gune segurua sortzea du helburu; euskaraz”

Lekeitioko Andraetxea elkartearen kide diren Zaloa Badiolarekin eta Amaia Nicholsonekin hitz egin dugu proiektuari buruz. Lekeition emakumeentzat leku segurua euskaraz sortzeko apustu egin zuten. Gonbidatuek euskararen transmisioan emakumeak izan duten garrantzia azaldu digute.
2024/03/20 17:37

99 urteko Kontxa Laspiurrek, AEK-ko irakasle ohiak, hartu du Korrikako lekukoa Eibarren

Bizitza osoa euskara irakasten pasatu du, baita debekatuta zegoenean ere.
2024/03/20 09:25

Kataluniak zerga guztiak biltzeko proposamenak EAEn eta Nafarroan zer eragin izango duen galdetu du Hualdek

Nafarroako Parlamentuko presidentea "arduratuta" agertu da, Sanchezen Gobernua finantzazio arloan erkidegoekin "konpromisoak" hartzen ari delako, eta EAErekin eta Nafarroarekin zer gertatuko den galdetu du. Gainera, eskubide historikoak "zaindu" eta "bermatu" egin behar direla adierazi du.
2024/03/19 23:10

84 urterekin, birbilobarekin eraman du Korrikako lekukoa Kontxita Beitiak Hernanin

Kontxita Beitiak 84 urte ditu eta Hernanin Korrikako lekukoa eraman du Iker 11 urteko birbilobarekin familia guztiaren babesa zutela. Ilusioz gainezka zegoen Kontxita, eta, azaldu duenez, entrenatzen aritu da.
2024/03/19 23:03

Komeriak izan dituzte ''Biba Korrika''ko lagunek Hernanin zuzenekoan Korrikarekin bat egiteko!

Goizuetatik zetorren Aritz Ganboa Korrikarekin batera, eta Hernanin Xabier Sukia, Maddalen Arzallus, Lorea Intxausti eta Gorka Granado batu zaizkio. Une hori elkarrekin bizi izana ikaragarria dela nabarmendu du Maddalenek.
2024/03/19 22:59

Urko Aristi: “Nafarroan ere bagara; batzuetan arrarotzat hartu izan gaituzte nafar eta euskaldun izateagatik”

Leitzan elkartu dira Aritz Ganboa eta Urko Aristi, bertan parte hartu baitu Korrikan ETBko kazetariak. Urduri zegoen araiztarra, eta Korrikarekin lotuta dituen zenbait oroitzapen kontatu dizkigu: 7-8 urte zituela lekukoa eraman zuenekoa eta Maddalen Iriarterekin batera lekukoa eraman zuenekoa.
2024/03/19 21:21

Nafarroan barrena orduak eman ondotik, Gipuzkoara sartu da Korrika, Hernanitik

Korrikak egin du dagoeneko bidearen erdia, eta Nafarroan barrena orduak eman ondotik, Goizuetatik Gipuzkoara sartu da, Hernanitik. Gainera, bertatik bi aldiz igaroko da, berriro larunbatean, Baionarako bidean. 
2024/03/19 20:09

Kontxita Beitia: ''Ez dut ikusi ezer Korrikak besteko ilusioa pizten duenik; barreneraino sartzen du poza''

Elbira Zipitriarekin ikasitako irakasleak azaldu duenez, Hernaniko bere etxeko balkoiak Korrikako petoz beteta izaten ditu lasterketa martxan ari den bitartean. Kontxita Beitiak duen lehen petoa 8. Korrikakoa da. Aurten 11 urteko birbilobarekin hartuko du lekukoa Hernanin.
2024/03/19 19:54

Bertsolariek idatzitako Korrikako abesti eta mezuez, Andoni Egañarekin

Korrikaren abestiak izan ditu hizpide Andoni Egañak, horietako asko bertsolariek idatzitakoak baitira. Xabier Amurizak, Lontxo Aburuzak, Egañak berak, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak eta Uxue Alberdik idatzi dituzte. Mezuak ere idatzi izan dituzte bertsolariek, eta omenduak ere izan dira.
2024/03/19 15:59

Zatoz Gaztearekin Korrikara, larunbat honetan, Donostian

Larunbat honetan, martxoak 23, iritsiko da Korrika Donostiara. Gazteak Erdialdean du kilometroa, 20:30 aldera.
2024/03/19 14:05

Korrikaren antolatzaileek Baionako azken festan parte hartzeko deia egin dute

Lekukoa 12:30ean iritsiko da Baionara, azken kilometroak egin ondoren. Une horretan argituko da hainbeste egunetan ezkutuan egon den mezuaren egilea eta edukia.
2024/03/19 09:54

Horrela dantzatu dute 23. Korrikaren koreografia ''Biba Korrika'' saioko lagunek Andre Maria Zuriaren plazan

Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia set mugikorretik jaitsi eta bat egin dute Xabier Granado lankidearekin, 23. Korrikako abestiaren koreografia dantzatzeko. Andre Maria Zuriaren plazara gerturatu diren haur eta gazteak batu zaikie.
2024/03/19 09:36

Irati Anda: ''Euskaraz trakets eta inolako konplexurik gabe egiten duen jendeaz nago harro''

Irati Anda bertsolari eta eskalatzailearekin egin du Aritz Ganboak korrika Beluntzan. Araba euskalduna dela ahazten zaigula aldarrikatu du. Gurasoetaz harro dagoela aipatu digu. Potesekoa izanik, 30 urterekin ikasi zuen bere amak euskaraz, eta aitak txikitatik irakatsi die euskara etxean.
2024/03/18 22:29

Korrikak irudi ahaztezinak utzi ditu Gasteizko Alde Zaharrean

Korrikak jendetza bildu du Gasteizen, beste behin ere. 23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.
2024/03/18 20:15

Korrikak jendetza bildu du Gasteizen sartzean, Abetxukon

23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.
2024/03/18 19:28

Korrika, Finlandiako izotz gainean ere

Aurtengo Korrika Finlandiako Oulu hirira iritsi da, Ipar Ostrobotnia eskualdeko hiriburura. Botniako Golkoko kostaldean, izotzari eta tenperatura baxuei aurre egin behar izan diete korrikalari ausartek. Oulu Finlandiako bosgarren hiri handiena da.
2024/03/18 19:06

Trebiñun ere euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute korrikalariek

Euskararen aldeko lasterketa goizaldean sartu da Arabara Kanpezutik. 12:00etan iritsi da Trebiñura eta 13:00ak aldera Argantzunera. Euskarak ere baduela tokia bertan ozen oihukatu dute korrikalariek. Gasteizek hartu du Korrika iluntzean.
2024/03/18 18:47

Asier Maia: “Semeak lekukoa hartzea arrakasta pertsonala izan zen; utzi dezakegun ondare politena da”

Asier Maiak Korrikarekin eta euskararekin duen erlazio pertsonalari buruz hitz egin digu. Berarentzat euskararen transmisioa lortu ahal duen ekimenik garrantzitsuenetarikoa da eta Korrikak irakatsi diona hunkituta eskertzen du.
2024/03/18 13:56

Sareetan ikusia: Korrikak utzitako une hunkigarri eta bitxiak

Erorikoak, haur baten lehen Korrika, korrikaldi hunkigarriak eta kilometro koloretsuak izan dira Korrikaren lehen egunetako une gogoangarrienen artean.
2024/03/18 12:01

EITBk Korrikaren 505. kilometroa egin du Iruñean

Marta Alvarezek eta Albina Stardustek hartu dute parte, Berriako lankideekin batera, Nafarroako hiriburuaren Zabalgunean egindako kilometroan.
2024/03/18 11:39

Nafarroa atzean utzita, Araban barrena murgildu da gaur Korrika

10:30ak aldera sartu dira Urizaharran, eta egunean zehar Arabako hegoaldean izango da: Trebiñu, Argantzon, Murgia… 22:00ak aldera Gasteizera iristea espero da
2024/03/17 19:02

Lesbosetik ere pasa da Korrika, Zaporeaken sukaldetik barrena

Lesboseko errefuxiatuentzat egunero otorduak prestatzen dituen Zaporeak irabazi-asmorik gabeko elkartearen sukalderaino sartu da Korrika. "Lesboseko sukaldetik ere pasatzen da sinbolikoki Korrika, mugak gainditu ahal direla frogatzen", azaldu dute sareetan, eta bideo hau zabaldu dute.
2024/03/17 17:58

Korrika euskararen lur emankorretan barneratu da, Erriberan

Euskaraz ikasteko traba handiak dauden lurretara iritsi da Korrika, Erriberan. Zailtasunei aurre eginda, lurren jaun eta jabe bihurtu da Korrika Erriberan, eta harrera beroa egin diote euskararen aldeko lasterketari.
2024/03/17 16:46

Indiara ere iritsi da Korrika

Mumbai hirian lanean ari diren hainbat euskaldun elkartu dira, bertako batzuek lagunduta, euskararen aldeko aldarria munduko bazter hartan ere entzun dadin. Korrika egin dute, eta, ondoren, testu bat irakurri dute.    
2024/03/17 14:08

Hiru pertsona zauritu dira Mendigorrian, Korrikaren furgonetak harrapatuta

Horietako bat erietxean dago, hainbat saihets hezur apurtuta. Foruzaingoak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Korrikaren antolatzaileak zaurituen senideekin harremanetan jarri dira, eta furgonetatik gertu zuhurtziaz aritzeko eskatu die parte-hartzaileei.
2024/03/17 12:04

Zelan prestatzen dira Korrikan parte-hartzaileak?

Iritsi aurretik, denetarik ikus daiteke bide ertzetan: kirola egiteko arropak, luzaketak gorputza berotzeko, azken argazkiak ateratzeko unea… Korrikaren atarian, jendea urduri, baina gogotsu eta ilusioz beteta, bide ertzetan dauden herritarren berotasuna jasotzeko.
2024/03/17 09:32

'Aita Mari' ontziko tripulazioak ere Korrika ospatu du itsasoan

Leku askorik ez duten arren, 'Aita Mari' ontziko tripulazioak Korrikarekin bat egin du itsasoan. Hau da lehorrera iritsi den kresal usaineko euskararen aldeko ekarpena.
2024/03/16 20:18

EITBk Korrikaren 505. kilometroa egin du Iruñean

Marta Alvarezek eta Albina Stardustek hartu dute parte, Berriako lankideekin batera, Nafarroako hiriburuaren Zabalgunean egindako kilometroan.
2024/03/16 19:11

Joseba Asironek eraman du Korrikaren lekukoa Iruñeko Udalaren izenean

Udaletxeko plazan hartu du Iruñeko alkateak Korrikaren lekukoa. Jendetza bildu da, eta Peñen Federazioaren eskutik jaso du lekukoa.
2024/03/16 18:45

Iruñerria euskararen festa erraldoi bihurtu du Korrikak

Korrikaren hirugarren egunaren arratsaldean Sarrigurendik sartu da Korrika Iruñerrira, eta 16:00ak aldera heldu da Iruñeko erdigunera. Kirolari zein politikariek eta hamaika erakunde, ikastola eta elkartetako kideek eskuz esku eraman dute lekukoa, kalez kale zirrara eta ilusioa zabalduz.
2024/03/16 18:20

Joseba Asironek eraman du Korrikaren lekukoa Iruñeko Udalaren izenean

Udaletxeko plazan hartu du Iruñeko alkateak Korrikaren lekukoa. Jendetza bildu da, eta Peñen Federazioaren eskutik jaso du lekukoa.
2024/03/16 17:59

Euskal Herrian Euskarazek bi eskakizun egin dizkio Nafarroako Parlamentuari

Korrikaren lekuko aldaketa baliatuta, Sugoi Etxarrik gutuna eman dio Unai Hualderi, Nafarroako Parlamentuko presidenteari.
2024/03/16 14:53

Korrika Bartzelonara heldu da

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Korrika antolatu dute Katalunian. Euskararen aldeko lasterketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere egin dituzte.
2024/03/15 13:40

Korrika iritsi da Nafarroara

Baigorri atzean utzita, euskararen aldeko lasterketa Izpegiko mendatetik sartu da Nafarroan. Korrikak iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du Nafarroa, eta Araban iritsiko da astelehenean.
2024/03/14 23:00

Andrea Bartolo siziliarra eta AEK-ko irakaslea: ''Korrikak gogorarazten digu herri bat garela''

Laura Medina 2005ean etorri zen Venezuelatik eta Andrea Bartolo duela 13 urte, Siziliatik. Biek ikasi dute euskara. Andrea euskara irakaslea da Enkarterrin, eta Laurak dio jada ez dela euskaldun berria, euskaldun peto-petoa baizik. Euskara ikastea zaila ote den galdetuta, hara zer erantzun diguten!
2024/03/14 22:06

Korrikaren hasierak utzi duen une bitxi eta xelebrea, batere ondoriorik izan ez duelako

Adineko gizon batek errepidea unerik okerrenean gurutzatu du Irungo (Gipuzkoa) kale batean, baina lekukoa zeramaten bi lagunek tupust egitea saihestu dute.
2024/03/14 21:57

Aritz Ganboak eta Joseba Olagaraik bat egin dute Korrika Zuraidera iritsi denean

Luzarrek lekukoa hartu diete zuraidarrei eta horren lekuko izan dira Joseba Olagararai eta Aritz Ganboa. Emozio handiarekin egin dute topo, eta mezu argia utzi digute. Korrikaren pankartaren aurrean lekukoa daramatenek soilik joan behar dute.
2024/03/14 21:50

Zein bizipen dituzte Korrikarekin Itziar Ituñok, Afrika Bibangek, Gozategik, Ixiar Orejak eta Alex Sarduik?

Esku artean dituzten proiektuak hizpide izan dituzte "Mihiluze"ko gonbidatuek, baita Korrikarekin dituzten oroitzapenak ere. Itziar Ituñok "petoneta" eraman zuen, Afrikak 14. edizioko kanta egin zuen, Gozategik 10. ediziokoa, eta Ixiar Orejak eta Alex Sarduik batera abestu zuten 9. edizioko kantan.
2024/03/14 21:47

AEBn, Parisen, Bruselan… Nola ospatu dute Korrika mundu zabalean?

Mundu zabalean, euskal etxe eta erakunde anitz daude euskararen alde lanean. Ander Elorduik munduko hainbat txokotan Korrika nola ospatzen duten erakutsiko digu atal honetan.
2024/03/14 21:15

Agirre: ''Hizkuntzaren biziberritze tresna gisa hartuta, amesten dugun mundu horren antzezpena da Korrika''

"Euskahaldundu" lemapean, mezu hunkigarria utzi zigun Lorea Agirrek, Jakin aldizkariko zuzendariak, 2015eko edizioan. Une hura emozio handiz bizi izan zuela azaldu dio Xabier Sukiari. Mezua idaztea ardura handia da bere hitzetan, euskalgintzari ekarpen hori egitea garrantzitsua baita.  
2024/03/14 20:10

''Bibalaria'' Korrika herriz herri jarraitzeko set mugikorra ezagutu dugu barrutik

Martxoaren 18tik aurrera, "Biba Zuek" saioa herri herriz ibiliko da Korrikaren berri bertatik-bertara emateko. Horretarako set mugikorra erabiliko du saioak. Irati Elizaldek barrutik nolakoa den erakutsi digu.
2024/03/14 20:07

Korrikaren hasiera eta aurreneko egun gogoangarria, Gipuzkoan eta Lapurdin barna

Abiatu da 23. Korrika, lasterketak berezkoak dituen emozio, urduritasun eta zirrara artean. Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek izan dute lekukoa eskutan hartu eta lehen kilometroa egiteko ohorea, Irungo San Juan plazatik abiatuta.
2024/03/14 16:40

Abiatu da Korrika, Irundik Baionara

Bidasoako AEK euskaltegiko 11 irakaslek izan dute lekukoa eskutan hartu eta lehen kilometroa egiteko ohorea. Irunen batu diren milaka euskaltzaleren txalo artean egin dituzte lehen pausoak. eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du ibilbide osoa.
2024/03/14 16:13

Martxan da 23. Korrika

Irundik abiatuta, Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko ditu 11 egun eta 10 gauez, Baionara iritsi arte, 'Harro Herri' lelopean. Guztira 2.700 kilometro egingo ditu. Korrika zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/14 13:35

Ane Elordi: “Euskararen normalizazioan helduak izan behar dira txikien eredu; horretan zeregin handia dago''

Ane Elordi Korrikako koordinatzailearekin partekatu dugu sukaldea. 'Harro Herri' lelopean Korrika Irunen hasi eta Baionan amaituko da martxoaren 24an. Ane Elordik Euskaldun hiztunen datuak eman dizkigu.
2024/03/14 08:02

Herri harrotasunaren aldarria zabalduko duen Korrika gaur abiatuko da Irundik Baionara

Euskal Herri osoa, lurraldez lurralde, zeharkatu ondoren, martxoaren 24an iritsiko da lasterketa Lapurdiko hiriburura. Han ezagutuko da lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. Korrikak.
2024/03/13 14:05

EITBk bere onena emango du beste behin Korrikaren emozio guztia herritarrekin partekatzeko

Korrikaren 23. edizioaren jarraipen zabala egingo du aurten ere EITBk, eta asteazken honetan aurkeztu ditu saio eta emanaldi bereziak, Miramongo egoitzan. Bertan izan dira Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Ane Elordi Korrikako koordinatzailea eta EITBko hainbat profesional.
2024/03/13 12:09

Korrikaren 23. edizioaren jarraipen zabala aurkeztu du EITBk

Martxoaren 14tik 24ra, EITBko hedabide guztiek gertutik jarraituko dituzte Korrikaren urratsak, programa, tarte berezi eta zuzeneko emanaldien bidez. Harro Herri lelopean, herriz herri ibiliko da lasterketa eta EITBk Korrikarekin bat egingo du berriro ere.
2024/03/13 11:35

EITBk bere onena emango du beste behin Korrikaren emozio guztia herritarrekin partekatzeko

EITBko hedabideek zuzenean eskainiko dute hasiera ekitaldia eta eitb.eus-ek zuzenean emango ditu lasterketaren irudiak, streaming bidez, 24 orduz. Errealizatutako seinalea Nahieran aplikazioan eta YouTube kanalean ere izango da ikusgai. EITBk 3 kilometro izango ditu: Iruñean, Bilbon eta Donostian.
2024/03/11 13:08

Dena prest Irunen, datorren ostegunean 23. Korrikari hasiera emateko

"Harro Herri" lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute Irunen, euskararen aldeko lasterketa jai giroan abiatzeko. 16:00etan hasiko da Korrika, eta lehen kilometroa Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek egingo dute
2024/03/11 12:55

Egun osoko egitaraua prestatu dute Irunen, ostegunean abiatuko den Korrikari hasiera emateko

23. Korrikari hasiera emateko prestatu duen egitaraua aurkeztu du AEK-k. Gazte Korrikak emango dio hasiera egunari, 11:00ak aldera, eta Korrikaren hasiera ekitaldia 15:30ean izango da, 16:00etan euskararen aldeko lasterketa abiatu aurretik. Arratsalde-iluntzean kontzertuak izango dira.
2024/03/09 22:30

Bruselan ere, Korrikaren alde

"Bruselan ere, euskararen alde" lelopean, dozenaka lagun bildu dira Bruselako parkean, Euskal Etxeak antolatuta. Parketik korrika egin ondoren, merezitako pintxo-potea egin dute jai-giroan. Martxoaren 14an emango zaio hasiera 23. Korrikari, Irunen, eta hilaren 24an amaituko da, Baionan.
2024/03/02 22:16

Ehunka lagunek ''Korrika'' egin dute Parisko kaleetan, atzerako kontaketari hasiera emanez

Martxoaren 14an hasiko da Korrika Irunen, eta Baionan bukatuko da 10 egun geroago. Euskararen aldeko oihuak eta Iparraldeko ikasleen aldarriak entzun dira larunbat honetan Parisen. Sacre-Coeur basilikan hasi eta euskal etxeraino, korrika egin dituzte ia 4 kilometro ehunka lagunek.
2024/02/25 21:35

Korrikaren lekukoa eramatean, Azterketak Euskaraz aldarria ere eramateko deia egin dute Etxepareko ikasleek

Urteak daramatzate Iparraldeko ikasleek baxoa eta brebeta euskeraz egin ahal izatea eskatzen eta aurten Korrikak "Azterketak Euskaraz" mugimendua omentzea erabaki du. Asteburu honetan bideoa plazaratu dute Etxepare institutuko ikasleek Euskal Herri osoko ikasleei proposamen zehatz bat eginez.
2024/01/11 11:42

2.700 kilometroko bidea egingo du Korrikak, euskararen oinatzak Euskal Herri osoan iltzatuz

Martxoaren 14tik 24ra Korrikak egingo duen ibilbidea aurkeztu du gaur AEK-k. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko dute.
2024/01/08 18:50

Ane Elordi: ''Bada garaia konplexutasunak gainetik kentzeko, eta euskaraz bizi nahi dugula harro adierazteko''

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an abiatuko da Irunen, eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara, "Harro Herri" goiburupean. Ane Elordi Korrikako koordinatzailea izan da "Biba Zuek!" saioan, eta aurreratu digu ostegun honetan jakinaraziko dutela ibilbidea herriz herri zein izango den.
2023/12/12 12:29

23. Korrika: ''Harro herri''

Maite Arroitajauregi "Mursego"k konposatu du 23. Korrikako kantua. Minisinfonia hau "pop barrokoko" kantu bat da, eta Irundik Baionara entzungo da martxoaren 14tik 24ra. Amaia Badiolak zuzendu du bideoklipa.
2023/11/16 12:51

Irundik Baionara, "Harro Herri" lelopean

2024ko martxoaren 14an emango ditu lehen pausoak euskararen aldeko lasterketak, Gipuzkoan, eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, irakurriko dute, Lapurdiko hiriburuan, lekukoak gordeta eramango duen mezua. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du 23. edizioak.
2023/11/16 12:48

Korrika 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo da Irun eta Baiona artean, 'Harro Herri' lelopean

Antolatzaileek gaur aurkezpen ekitaldian gogorarazi dutenez, "aurreko edizioko parte hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro Korrikan".
2023/05/18 09:23

Korrikak onura psikologikoa dakar; balio du gizarte kohesiorako eta ahalduntzerako

Jon Zabalaren ikerketak, Korrika ekimenak dituen onurak aztertzeaz gain, balio izan du Durkheimen teoria frogatzeko. Teoria horrek esaten du gizarte-ekintza kolektiboek balio dutela gizarteen kohesiorako. Norbanakoen ongizate psikologikoan ere badu eragin positiboa.
2023/05/15 11:50

'Jolasten hasteko trena' abestiaren pausoak

Aste honetako protagonista 'Jolasten hasteko trena' abestia dugu. Bada, Argik eta bere laguntxoek abestiaren pausoak erakutsi dizkigute.
2023/04/11 10:56

Zotza desagerrazi

Esku artean duen zotza putz eginda desagerrarazteko sekretua erakutsiko dio Asier Kidamek Argiri. Ikusi nahi duzu nola egin duen magia-truku hori?
2022/11/14 16:30

Asier Amondo, Korrika: ''Korrikak beste urrats bat gora egin zuen azken edizioan''

Ane Elordik hartuko du Asier Amondoren lekukoa Korrikaren koordinadore gisa. Orain arte egindako lana errepasatzeaz gain, aurrerantzean egiteko dagoen lana azpimarratu dute bik "Hitzokei"n egindako elkarrizketan.
2022/11/07 14:08

Ane Elordi: "Hasi gara Korrikak izango duen mezu orokorra zehazten"

Koordinatzaile berria du Korrikak. Ane Elordik hartu du Asier Amondok pasatako lekukoa, eta hasi dira jada 23. edizioa prestatzen. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute, eta Baionan amaituko da.
2022/11/05 14:36

Ane Elordi da Korrikaren koordinatzaile berria, Asier Amondoren lekukoa hartu ostean

Asier Amondok 2013tik koordinatu du Korrika, eta AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan. Kazetaritzan lizentziatua, 2015etik dabil AEKn Elordi. Korrikako komunikazioan eta furgonetako lantaldean ibilitakoa da.
2022/05/25 13:10

Badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

Sormen laborategi kolektiboaren helburua arte disziplina anitz eta garaikideen bidez kontakizun alternatibo eta gaurkotu bat proposatzea da. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrikako  kultura programan aurkeztuko dute emaitza, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.
2022/05/09 14:30

Korrikak Euskaraldiari pasatu dio euskararen dinamika soziala hauspotzeko lekukoa

"Hitzaren eta ekintzaren" garrantzia azpimarratu dute eta 2022. urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek "berebiziko garrantzia" dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.
2022/04/12 19:42

Karmele Jaio: “Gure euskaldun izatearen bizkarrezurrean dagoen zerbait da euskara”

Karmele Jaio izan da gaurko gonbidatu nagusia. Idazle gisa ibilbide luzea du Karmelek. Gainera, aurtengo Korrika 22ko mezuaren idazlea izan da Jaio, eta berak hartu zuen hitza Donostiako amaierako ekitaldian; bizipen hau ekarriko du gogora.
2022/04/12 13:22

Bingen Zupiria: ''Argazki eta eslogan batzuk erakusteak min egiten die terrorismoaren biktimei''

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, zenbait erretratu eta esloganen erabileraren helburua delituak egiteagatik espetxean dauden pertsonak goratzea da eta hau gizartearentzat "kaltegarria" dela adierazi du Zupiriak. 
2022/04/12 12:51

Hitzekin eta gorputzekin: 22. Korrikak utzi dituen une berezien bilduma

Amurriotik Donostiara, aurtengo Korrikak utzi dituen irudi gogoangarrienak bildu ditugu, hiru minutuko laburpen honetan.