Itxi

Saria

Sergio Vila-Sanjuanek eskuratu du Nadal saria

Manuel Pi izengoitiarekin aurkeztu du eta "Una buena manera de terminar" jarri dio fikziozko izenburutzat.

Sergio Vila-Sanjuan. Argazkia: EFE

Sergio Vila-Sanjuán Bartzelonako kazetariak 69. Nadal saria eskuratu du "Estaba en el aire" lanagatik, galdu den jendea bilatzen laguntzen duen irratsaio baten inguruko eleberria.

Manuel Pi izengoitiarekin aurkeztu du Vila-Sanjuanek eta "Una buena manera de terminar" jarri dio fikziozko izenburutzat. Frankismo garaiak atzean utzi eta kontsumo gizarteari ateak zabaldu zizkion garaia du hizpide.

18.000 euroko diru-saria du Nadalek eta German Gullon, Lorenzo Silva, Andres Trapiello, Angela Vallvey eta Emili Rosales dira epaimahaikideak. Aurten, 229 lan aurkeztu dituzte.

Literatura denboraldiaren hasiera suposatzen du Nadalen sari-emateak eta Josep Pla katalanezko prosa sarien 45. edizioa ere eman zuen. Bi sariak Destino argitaletxeak babesten ditu eta Gernis Sinca kazetariak jaso du Josep Pla saria, "Una familia exemplar" lanagatik.