Argitalpena
Euskal literatura, kanpora begira
Euskal literaturari buruz, ingelesez idatzi den lehen historia da "Basque Literary History".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Etxepare Euskal Institutuak, "Basque Literary History" aurkeztu du Donostian, euskal literaturari buruz, ingelesez idatzi den lehen historia.
Askoren artean artean egindako lana da, Amerikako estatu Batuetako Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen sailean egindako liburu hau: Mari Jose Olaziregi, euskal filologian doktorea eta Etxepareko Euskara zuzendaria izan da edizioaren arduraduna, eta beste batzuren artean, Jesus Mari Lasagabasteren, Igone Etxebarriaren, Joxerra Gartziaren, Beñat Oiartzabalen, Lourdes Otaegiren eta Patri Urkizuren testuak aurkituko ditugu liburuan.
Kapituluka antolaturik dago Euskal Literaturaren Historia hau eta esanguratsua da XX. mendeko euskal literaturak bertan hartzen duen lekua. Kanpora begira egindako argitalpen berri honetan Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa-zentroetako 13 adituk hartu dute parte.
Nevadako Unibertsitateko euskal zentroko zuzendaria den Joseba Zulaikak putzua zeharkatu du aurkezpenean egoteko liburuaren 13 egileetako batzurekin batera.
Etxepare Institutuko eta liburuaren zuzendaria den Mari Jose Olaziregiren esanetan liburua ez da datu metaketa soil bait baizik eta euskal literaturak euskal gizartean izan duen bilakaeraren adierazgarri da eta bazterrekoak konsideratzen diren generoei ere lekua eman zaie.
Basque Literary History kanpora begira egindako lana da.