Kultur programa
Atxagaren unibertsoa Madrilera heldu da
'Obabakoak' eleberria argitaratu zutela 25 urte betetzen direnean, Atxagak arteetan izan duen influentzia aztertuko dute apirilaren 7ra bitartean Etxepare Institutuak sustatutako programan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kulturan, "Obabakoak" eleberria kaleratu zeneko 25. urteurrenean, "Atxagaren unibertsoa" kultur programa zabala egingo da Madrilen. Apirilaren 7ra bitartean, Bernardo Atxagaren unibertsoak Madril beteko du. Espainiako zentro dramatikoak, zinetekak, irakurlearen etxeak eta Etxepare Institutuak hiru asteko programa zabala antolatu dute. Atxagak berak atzo bertan inauguratu zituen jardunaldiak.
Besteak beste, Atxagaren "Soinujolearen semea" eleberrian oinarritutako antzezlana "El hijo del acordeonista" izango da ikusgai martxoaren 22tik apirilaren 7ra arte. Gainera, Ruper Ordorikak kontzertua emango du.
Atxagaren lanak arte ezberdinetan izan duen eragina bilduko duen "Atxaga Arteetan" erakusketa egingo dute eta "Atxaga Zineman" zikloa ere bai. Atxagari eta bere ibilbideari buruzko hitzaldia eta ikus-entzunezkoa ere eskainiko dituzte.
Bernardo Atxagaren unibertsoak Madril beteko du udaberrian. Espainiako zentro dramatikoak, zinetekak, irakurlearen etxeak eta Etxepare Institutuak hiru asteko programa zabala antolatu dute.
Hamaika ekintza antolatu da Masdrilen: Atxaga eta bere ibilbideari buruzko hitzaldi eta zuzeneko ikusentzutekoa, idazleak emango duen beste mintzaldia, Ruper Ordorikaren kontzertu bat, egilearen lana arte ezberdinetan izan duen isla bilduko duen erakusketa eta idazleari buruz edo bere elaberrietan oinarrituriko lau pelikulen zikloa. Madrilen arrakasta badu sorta guztia beste hiri batzuetara Nueva Yorkera kasu eramateko asmoa du Etxeparek.