Saria
Antonio Muñoz Molina, Letren Asturiasko Printzea Saria 2013
Andaluziako egileak 'Plenilunio', 'El jinete polaco' eta 'El invierno en Lisboa' lanak idatzi ditu eta 11 herrialdeko 18 hautagaien gainetik gelditu da.
Antonio Muñoz Molina idazle andaluziarrak Letren Asturiasko Printzea Saria eskuratu du. 11 herrialdeko 18 hautagaitza zeuden, tartean Luis Goytisolo espainiarrarena, John Banville irlandarrarena eta Haruki Murakami japoniarrarena.
Muñoz Molina Espainiako Errege Akademiako kide da eta "El invierno en Lisboa" (1987) (hurrengo urtean Kritikaren eta Narratibaren sariak jaso zituen), "El jinete polaco", (Planeta saria eta Espainiako Narratiba saria 1991n eta 1992n, hurrenez hurren) eta "Plenilunio" (1997) (1998an Femina saria jaso zuen urteko eleberri onenarena).
Azken urteotan idazle hauek jaso dute Asturiasko Printzea Saria: Philip Rothek (2012), Leonard Cohenek (2011), Amin Maaloufek (2010), Ismaíl Kadarék (2009) eta Margaret Atwoodek (2008).