Heriotza
Tom Sharpe idazlea hil da
'Wilt' lana idatzi zuen egile satirikoak Bilboko Barrea jaialdiko 2010eko edizioan parte hartu zuen. 'Más Que Palabras' Radio Euskadiko saioan izan zen.
Tom Sharpe idazle britainiarra hil egin da, 85 urte zituela, Costa Bravan zuen etxean.
Bilboko Barrea jaialdiko gonbidatua izan zen 2010ean. Horren aitzakian, Radio Euskadiko 'Más que Palabras' saioan izan zen. Ironia eta umorea atzeman daiteke elkarrizketa interesgarri batean.
'Wilt' lanaren egilea ostegun goizaldean hil da, 85 urte zituela, Llafranceko etxean, Palafrugellen (Gironan). Diabetesa zuen, eta txarrera egin zuen azkenaldian, idazlearen senideek jakinarazi dutenez.
Londonen jaio zen Sharpe, 1928an, eta hainbat lan idatzi ditu, tartean 'Reunión tumultuosa', 'Exhibición impúdica', 'Una dama en apuros', 'Vicios ancestrales', 'La gran pesquisa', 'Becas flacas' eta 'Los Grope'. Hileta asteburu honetan egingo dute, Palafrugellen, eta errautsak Gironako udalerrian, Cambridgen eta Sunderlanden botako dituzte.