25. urteurrena
Hasi dira 'Obabakoak' omentzeko ekitaldiak
Erredakzioa
Ekitaldi nagusia ekainaren 20an izango da, Bilboko Arriaga Antzokian. Bernardo Atxagaren liburuaren irakurketa egingo dute, 08:00etatik 20:00etara.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Irakurle gehien dituen euskarazko idazlea da Bernardo Atxaga, eta haren obra beste inorena baino gehiago itzuli dute. Obabakoak lanaren 25. urteurrena omentzeko ekitaldiak "bizirik ateratzeko" eta "idazten jarraitzeko" asmoarekin ospatuko dituela iragarri du idazleak.
Jose Irazu Garmendia (Asteasu, Gipuzkoa, 1951), Bernardo Atxaga ezizenarekin ezaguna, Obabakoak lanaren 25. urteurrenaren harian Bilbon (idazle bezala jaiotzen ikusi zuen hirian) egingo dioten omenaldia aurkezteko ekitaldian izan da.
Ekitaldi nagusia ekainaren 20an izango da, Bilboko Arriaga Antzokian. Bernardo Atxagaren liburuaren irakurketa egingo dute, 08:00etatik 20:00etara.
Euskarazko literaturaren ikur garrantzitsuenak Kritikaren Saria, Narratiba Sari Nazionala eta Euskadi Literatura Saria irabazi zituen 1988. urtean kaleratu zuen obra horri esker.
Etengabeko irakurketa horretan, euskal gizarteko eta politikako ordezkariek, sindikalistek eta Bilboko hainbat zentrotako ikasle eta irakasleek parte hartuko dute. Guztira, 400 irakurle inguru arituko dira lan horren irakurketa jarraitua egiten.
Atxagak azaldu duenez, 2005ean irakurri zuen azken aldiz Obabakoak, Montxo Armendariz zuzendariak eleberri horretan oinarritutako Obaba pelikula egin zuenean.